Periodical Performances - View details   To know more about this section

Koldo Mitxelena Literatur Saria (24. 2013. Donostia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Donostia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-02-08
Extension
Donostia
Extension
Herri mailakoa
Website
www.euskaraz.net

Participants

Organizers
Donostiako Udala. Euskara Zerbitzua
Referees
Garzia, Joxerra

Description

Saritutako lana
C kategoria:
Jon Auzmendi Del Valle de Lersundi: “Nire bizitza”
D kategoria:
Asier Ibarguren Amondarain: “Bizitza”
F kategoria:
Haritz Otxotorena Uralde: "Ikastolako gogoetak”


Oinarriak
1 .- Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ari diren Donostiako ikastetxeetako
ikasleek hartu ahal izango dute parte.
2.- Ikastetxe horien artean kategoria hauek bereiziko dira:
A - Lehen Hezkuntzako lehen zikloa D - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa
B - Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa E - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa
C - Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa F - LOGSE Batxilergoa eta Lanbide-heziketa
3.- Lau lehiaketa mota izango dira:
Komikia Olerkia lpuina Bertso papera
4.- Donostia 1813-2013 gaia lantzen duen lan onenarentzat Donostia 2013 sarib berezia.
2013an 200 urte beteko dira Donostia erre eta suntsitua izan ondoren, berreraiketzea erabaki zutenetik. "Donostia 1813-2013" gaia ardatz hartzen duten komiki, olerki, ipuin eta bertso paper guztien arteko lan onenak "Donostia 2013 saria" jasoko du.
5- Lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta ¡non argitaratu gabeak izan beharko dute. Baldintza hauetakoren bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da egilea, horretarako epaimahaiak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak berariazko erabakia hartu eta gero. Epaimahaiak epaia publiko egin eta gero frogatuko balu saritutako lanen
batek ez duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako sariak itzuli beharko ditu egileak.
Lanak bakarkakoak izango dira sail guztietan. Epaimahaiak, besteak beste, euskarri berrien erabilera kreatibo egokia ere baloratuko du.
6.-Kategoria bakoitzeko lehiaketa mota bakoitzaren lanen luze-laburrak hauek izango dira:
Bertsoa:
B kategoria: 3/12 bertso
C kategoria: 4/12 bertso
D kategoria: 6/12 bertso
E kategoria: 6/12 bertso
F kategorai: 8/12 bertso
7.- Lanak ikastetxeetan edo Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira, eta lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.
8.- Kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da. A kategorian, salbuespen gisa, bi sari emango dira dagoen lehiaketa mota bakarrean. Bestalde, egile batek ezingo du bi modalitate desberdinetan irabazi (Donostia 2013 sari berezia da salbuespena). Saritutako lanen artean aparteko maila dutenak sari nagusia jasoko dute
epaimahaiak hala erabakita. Horiek, aurretik lortutako sariez gain, beste sari bat jasoko dute.
9.- Parte-hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten denetik Epe hori gaindituta, egileek ezingo dute lana berreskuratu.
10.- Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen rnodura edota internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.
1 1 .- Epaimahaia osatuko dutenak, ARANTXA URRETABIZKAIA, PELLO ANORGA, JOXERRA GARZIA, INAZIO MUJlKA IRAOLA, YOLANDA ARRIETA, ANlTON OLARIAGA eta MARI JOSE OIAZlREGl izango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sarien behin betiko esleipena, lanak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean ebatziko da.
12.- Aurkeztutako lanek epairnahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez badute, sariak ernan gabe gera daitezke. Kategoria bateko lehiaketa mota batean saria eman gabe utziz gero, kategoria bereko beste modalitate batean bi sari ernan daitezke epaimahaiak hala erabakita.
13.- Ikastetxeek aurkeztutako lanek, 2013ko OTSAllAREN 8rako Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskuetan egon beharko dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza 2, behea - 20003 Donostia.
14.- Ipuina, olerkia, eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.
Lehiaketa mota guztietan lanak era honetan aurkeztuko dira:
A) Lanaren izenburuak lehen orrialdearen goiko aldean, erdi-erdian, joan beharko du eta honen eskuinetara izengoitia
letra handiz idatziko da, lehiaketa mota eta kategoria adieraziz. lpuinaren kategorian, egindako karaktere kopurua
lanaren azalean adierazi beharko da. Egilearen izenak ez du ¡non agertu behar.
B) Barnealdean dagoen PARTE HARTZAILEAREN FlTXA ikaslearen datuekin bete behar da.
Donostia 2013 sari berezira aurkeztutako lanak:
C) Aurreko A puntuan adierazitakoaz gain, lanaren izenburuaren ezkerraldean Donostia 201 3 jarri beharko da.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search