Periodical Performances - View details   To know more about this section

Nire Gorputza, Nire Erabakia. Bizkaia (1. 2013)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Beginning date
2013-09-12
Final date
2013-11-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-11-15
Extension
Herrialde mailakoa
Website
http://www.beldurbarik.org/2013/12/nire-gorputza-nire-erabakia-bertso-paper-lehiaketaren-irabazleak/
See 1945_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Medicus Mundi

Description

Saritutako lana
Gazteen Mailan. 1. saria: Izaskun Manero. "Pituxa"
Helduen Mailan. 1. saria: Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua. "Garena"
Oinarriak
1.- PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan Bizkaian jaio, lan egin, ikasi edo bizi direnek parte hartu ahal izango dute.
2.- LANAK
Lehiaketak bi maila izango ditu: gazteena (17 urte arte) eta helduena (18 urtetik gora).

Gazteen mailan, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 bertso egin beharko ditu eta gehienez 4.
* 12 eta 26 urte bitarteko gazteek bertso-sortak Beldur Barik lehiaketara ere aurkezteko aukera dute. Honetarako, bertsosortak
idatziz eta ikus-entzunezko formatuan bidali behar dira. Hau da, kamara edo mugikorra aurrean grabatuko dira bertsoak, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube, vimeo, etab). Beldur Barik Lehiaketaren oinarriak kontsultatu www.beldurbarik.org ]

Helduen mailan, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 3 bertso
egin beharko ditu eta gehienez 8.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake.
Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak.
Ezizena erabiliko da sinadurarako.
Doinua eta neurria libreak izango dira. Dena den, ezinbestekoa
da doinuaren izena argi adieraztea.

Gaia “emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan
askatasunez erabakitzeko eskubidea hemen eta Hegoaldeko
herrialdetan” izango da.

Hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen
ez duen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.

3.- EPEA
Lanak aurkezteko azken eguna 2013ko azaroaren 15 izango da.

4.- HELBIDEAK
Bertsoak bidaltzeko bi aukera egongo dira:

>> Posta arruntez bidaliz gero, bertso-sorta gutunazal batean bidali beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutunazal batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN (nortasun-agiri nazionala) kopia sartuko dira. Egilea Bizkaian jaio ez bada edo nortasun-agiri nazionalean agertzen den herria Bizkaikoa ez bada, ziurtagiria bidali beharko da bertan bizi, lan egin edo ikasten ari dela frogatzeko. Egilearen ezizena gutunazal bietan jarri beharko da kanpoaldetik.
Honako hau da helbidea:
“Nire gorputza, nire erabakia”
Bertso-paper lehiaketa Bizkaian
medicusmundi bizkaia
Begoñako Andra Mari kalea 20.zenb., behea
48006 Bilbo

>> Posta elektronikoz bidaliz gero, bi dokumentu bidali beharko dira. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertuko dira. Bigarrenean, berriz, egilearen datuak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN-ren kopia eta ziurtagiria, beharrezkoa izanez gero). Honako hau da helbidea:
educa.bizkaia@medicusmundi.es
* Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko nahian lanak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira (kamara edo mugikorra aurrean irakurritako bertsoak), bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube, vimeo, etab). Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek proposamena e-maila bidez bidali behar dute (educa.bizkaia@medicusmundi.es eta jarrera@beldurbarik.org) eta Beldur Barik Lehiaketaren
Oinarriak bete behar dituzte. www.beldurbarik.org web gunean aurkituko dituzu oinarriak eta lanak aurkezteko bete beharrak.

5.- SARIAK
GAZTEEN MAILA: 1. saria: 300€ 2. saria: 100€
HELDUEN MAILA: 1. saria: 500€ 2. saria: 200€
Parte-hartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
*Beldur Barik Lehiaketan ere parte hartzen dutenek, deialdi bakoitzean sari bat jasotzeko aukera izango dute. Hau da, Bizkaiko bertso lehiaketan sari bat eta Beldur Barik Lehiaketan beste bat.

6.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia medicusmundi bizkaiak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Pikara Magazinek osatuko dute.
Bertso-sortak ebaluatzeko, epaimahaiak kontuan izango du proposamenak genero-parekidetasun ikuspuntua izatea, emakumeen giza-eskubideak errespetatzea eta hizkuntza ez sexista erabiltzea.
Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utz dezake epaimahaiak, behar adina kalitatedun lanik ez dagoela erdiesten badu.

7.- SARI-BANAKETA
Sari-banaketa 2013ko abenduraren 5ean izango da, 20:30tan, Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan (Muelle Ibeni 1, behea – Atxuri. Bilbo).
* Beldur Barik Lehiaketaren sari-banaketa 2013ko azaroaren
30ean izango da, Basauriko Marienean, 16:30ean. Informazio
zehatzagoa www.beldurbarik.org ]

8.- LANEN JABETZA
Aurkeztutako lanen jabetza medicusmundi bizkaia Elkartearena
izango da eta lan hauek argitaratzeko eskubidea izango du.

9.- BESTELAKOAK
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
medicusmundi bizkaiak oinarri hauetan jasotzen ez den edozein egoerari irtenbidea emateko ahalmena du.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen harreman-bideak:
Telefonoa: 94 412 73 98
E-maila: educa.bizkaia@medicusmundi.es
Bloga: www.medicusmundibizkaia.org ]
Web gunea: www.medicusmundi.es/bizkaia ]
Facebook: Medicusmundi Bizkaia
Twitter: @medicusmundibiz
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search