Periodical Performances - View details   To know more about this section

Leitzako Bertso-eskolaren ikasturtea (2013-2014)

Irformation

Performance type
Ikastaroa
Place
Leitza
Final date
2013-10-31
Website
http://www.ttipi.net/berriak/bertso-eskola-abian-da-leitzan

Description

Oinarriak
Aurten ere Leitzan bertso-eskolan hasteko aukera izango dute bertako gazte zein helduek. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren ezagutza zabaltzeko asmoz bultzatzen ditu bertso-eskolak. Leitzako lehen bertso-taldea sortu zenetik 22 urte pasa dira eta orain dela 5 urtetik gaur arte helduen eta gazteen talde bana daude herrian. Urtean zehar hainbat ekitalditan parte hartzeko prest dauden kideak biltzen dira bertan.

Aurten ere bi talde horiei jarraipena eman nahi zaie, baina bertsotan hasi nahi dutenak ere izango dute aukera. Horrela, eskola zein instituko ikasleei eskola orduz kanpoko jarduera bezala eskainiko zaie guraso elkarteekin batera.

Eta bestalde, helduei eskaintza berezia egingo zaie: Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioen jarraipena. Eskaintza hau edozein bertsozaleri irekia dago eta helburua Txapelketak asteburuan utzitako ale edo bertsoaldi aipagarrienak entzun, kantatu eta aztertzea da: doinu berriak, errima bitxiak, puntuak, bakarkako lanak, kuriositateak… Txapelketari jarraipena egitearekin batera bertsoaren barrunbeak ezagutuko dira lagun giroan.

Taldea sortzeko, nahikoa izango da 5 laguneko talde bat sortzea. Izena emateko mezu bat idatzi behar da nafarroa.transmisioa@bertsozale.com edo j.leitza@gmail.com helbideetara, telefonoz deitu 669-156736 edo 652-155601 zenbakietara edo Leitzako bertso eskolako kideren bati jakinaraztea.

www.ttipi.net
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search