Periodical Performances - View details To know more about this section
Okelar Saria (29. 2013. Mutriku)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Mutriku
- Final date
- 2013-12-02
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2013-12-02
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
See 1989_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Participants
- Organizers
Mutrikuko Bertso Eskola (Goizeko Izarra)
Description
- Saritutako lana
- Gaztetxoen mailan:
1.Saria + Txapela: Irati irizar, “Bertso eskolara ostiralero”
2.Saria: Peru Ulazia, “Bertsolaritza munduan aurrian”
3.Saria: Micaela Bias, “Gabonak”
Helduen mailan:
Mutrikuarrik onena: Iñigo Arrizabalaga, “Laneko kontuak”
2. Saria: Julian Albistur, “Azaroak 25”
1. Saria + Txapela: Mikel Arrillaga, “Berrogei urte”
- Oinarriak
- MAILAK
>> Gazteak: 16 urtera arte
>> Helduak: 17 urtetik aurrera
LANAK
Bertsoen neurria, doinua eta gaia libreak izango dira.
>> Gazteak: gutxienez 2 bertso edo 4 kopla
>> Helduak: gutxienez 6 bertso
SARIAK
Gazteak:
>> 1. saria: txapela + 60 € + oparia
>> Mutrikuar onenaren 1. saria: 30 € + oparia
>> Mutrikuar onenaren 2. saria: oparia
Helduak:
>> 1. saria: txapela + 300 €
>> 2. saria: 150 €
>> Mutrikuar onenaren saria: 2 lagunentzako afaria San Juan
jatetxean
Oharrak:
- Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.
- Epaimahaiak hala iritziz gero, sariren bat eman gabe utzi daiteke.
BALDINTZAK
- Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango
dira.
- Lanak ezizenez sinatuko dira.
- Bertsoekin batera, ezizena agerian duen gutunazalaren barruan bidaliko
dira egilearen izenordea, izena, helbidea, adina eta telefonoa.
- Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio. Eta bertso sorta
bakoitzaren doinua ere zehaztea komeni da.
- Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc (WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: ezizena, izena, helbidea,
adina eta telefonoa.
HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
Posta elektronikoz: mutrikube@gmail.com
edo
OKELAR anaiak bertsopaper lehiaketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo Etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)
EPEA
Lanak abenduaren 2a baino lehen bidali beharko dira aipaturiko helbidera.
SARI BANAKETA
Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak (abenduak 21).
LANEN JABETZA
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango
dute lan guztiak argitaratzeko.
EPAIMAHAIA
Antolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
ANTOLATZAILEA
Mutrikuko Bertso Eskola