Periodical Performances - View details To know more about this section
Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (27. 2014. Arrasate)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Arrasate
- Final date
- 2014-03-14
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2014-03-14
- Extension
- Eskualde mailakoa
- Website
- http://ttiki.com/57243
Participants
- Organizers
- AED Kultur Elkartea 
Description
- Saritutako lana
 LH 5-6
 Olatz Zuazubiskar, Ipuin zopa lanagatik.
 Izar Ruiz de Austri, Gutun anonimoak lanagatik.
 
 DBH 1-2
 Mikel Etxezarreta, Gernikako bonbardeaketa lanagatik.
 Ohiana Arana, Abortua lanagatik
 
 DBH 3-4
 Marixe Ruiz de Austri, Elkar ahaztu nahi eta ezina lanagatik.
 Ainitze Biteri, Bizitzak dituen kontraesanak lanagatik.
- Oinarriak
-  Lehiaketa honetan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake.
 - Euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik.
 - Gaia librea da lehiaketa guztietan.
 - Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.
 - Idazlanak tarte bikoitzez eta orrialde bakar batetik ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
 - Lan guztiak lelo batez sinatuko dira.
 - Lanak aurkezteko bi modu egongo dira aukeran:
 >>> Posta elektronikoz:. Bi dokumentu bidali beharko dira helbide honetara: aed@aedelkartea.com. Dokumentu batean, lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, honako datu hauek zehaztuko dira:
 § Idazlanak daraman lelo bera
 § Egilearen izen-abizenak
 § Jaiotze data
 § Helbidea
 § Posta elektronikoa
 § Telefono zenbakia
 § Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
 >>> Paperean inprimaturik: Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan arestian aipatutako datu guztiak zehaztuko direlarik.
 - Lanak AED elkartearen egoitzara bidali edo eraman behar dira: aed@aedelkartea.com e-postara edo Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate helbidera.
 - Lanak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 14an bukatuko da.
 - Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute
 - Finalisten zerrenda 2014ko maiatzaren 9an kaleratuko du epaimahaiak AED-ren web gunean (www.aedelkartea.com) eta hedabideen bitartez.
 - Behin betiko irabazleen izenak 2014ko maiatzaren 15an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
 - Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.
 Sariak:
 MAILA LH5-LH6:
 >> Lanen luzera: Hiru bertso
 >> Sari nagusia: 100 euro
 >> 2. saria: Oparia
 MAILA DBH1-DBH2:
 >> Lanen luzera: Lau bertso
 >> Sari nagusia: 125 €
 >> 2. saria: Oparia
 MAILA DBH3-DBH4:
 >> Lanen luzera: Bost bertso
 >> Sari nagusia: 150 €
 >> 2. saria: Oparia
 MAILA Batxilergoa eta nagusiak:
 >> Lanen luzera: Sei bertso
 >> Sari nagusia: 200 €
 >> 2. saria: Oparia
 
