Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bertso-eskola feminista (2014. Zarautz)

Irformation

Performance type
Ikastaroa
Place
Zarautz
Beginning date
2014-01-27
Final date
2014-02-15
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Description

Oinarriak
Bertso-eskola feminista, bertsolaritza eta euskal kultura interesatzen zaien guztientzat da. Sarrera-hitzaldian eta ondoko hiru egunetan, historikoki gizonezkoena izan den kultur eremu hau begi berriekin ikustea da helburu nagusia. Hasteko, bertsolaritzaren gaineko irakurketa feminista bat egingo da, teoria eta esperientzia uztartuz. Horrekin batera, emakume gisa izan dugun eraikuntzari buruzko eta ditugun genero-rolei buruzko gogoeta egingo da, kulturari lotuta. Nolako emakumezko bertsolariak ditugu gaur egun? Nolako bertsolaritza nahi dugu emakume bertsozaleok?

Bertsolaritzako gaiei buruzko gogoeta ere egingo da, eta gai horien aurrean emakumezko bertsolari eta bertsozaleek zein jarrera dituzten aztertuko. Bereziki arte eszenikoetan ageri den umorea landuko da, umore hartzaile izatetik umore sortzaile izateko bidea eginez eta emakumeoi gustagarri zaigun umorea identifikatuz: umore pribatua, umore publikoa…

Amaitzeko, Emakumera Batua bezala definitzen dugun hizkuntza berri baterako bidea zein izan daitekeen ikusiko da: nola sortu emakumeok publiko orokorrarekin konpartitzen dugun kode berri bat?

Hau guztia jolasekin, bertsoaldi interesgarrien entzunaldiekin eta partaideen arteko elkarrizketekin osatuko da saio guztietan. Bertsozale eta euskal kulturaren hartzaile guztientzat interesgarria da ikastaroa.

Hiru larunbatez, otsailaren 1ean, 8an eta 15ean, Bertso-eskola feminista izango dugu Zarautzen. Aurretik, urtarrilaren 27an, 18:00etan, ikastaroaren aurreko sarrera-hitzaldia izango da, eta ikastaroa edonorentzako da irekia.

Inork interesik badu, 943-005117 telefonora deitu eta eman dezake izena. Urtarrilaren 31ra arte dago epea zabalik.


Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search