Periodical Performances - View details   To know more about this section

Plazatik Gaztetxera (13. 2014)

Irformation

Performance type
Sariketa
Final date
2014-05-31
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Antzuolako Gaztetxea
Debako Gazte Asanblada
Eibarko Gazte Asanblada
Elgoibarko Gazte Asanblada
Markina-Xemeingo Gazte Asanblada
Mutrikuko Gazte Asanblada
Soraluzeko Gazte Asanblada
Champion
Bergara, Jokin
Goiogana, Manu

Description

Oinarriak
Hastear da XII. Plazatik Gaztetxera Txapelketa. Ostiralean hasiko da Antzuolako gaztetxean, eta maiatzaren 31an amaituko da Soraluzen. Zazpi saio izango dira guztira eta 32 bertsolarik parte hartuko dute. Azken edizioetan bezala, aurten ere bikoteka parte hartuko dute bertsolariek txapelketan.

Txapelketak hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek hartuko dute parte. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera. Gainerako laurak puntuazioaren arabera sailkatuko dira finalaurrekoetara.

Bigarren fasean finalerdiko bi jokatuko dira. Kanporaketa horietan zortzi bikotek parte hartuko dute, saio bakoitzean laurek. Finalerdietako saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Beste biak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxena bertan afaltzeko aukera egongo da. Lehen bi faseetan ez bezala, finala arratsaldean jokatuko da, bazkalostean.

KANPORAKETAK. Afaria 20:30ean. Saioa 22:30ean

>> Maiatzak 9, Antzuola
Aitzol Iturbe-Endika Igartzabal
Eneko Beretxinaga-Txaber
Asier Azpiroz-Adur Gorostidi
Amaia Urbieta-Aitor Urbieta

>> Maiatzak 10, Mutriku
Imanol Lekunberri-Beñat Iguaran
Malen Amenabar-Eneko Arrate
Maddi Gallastegi-Aitor Salegi
Mikel Artola-Haritz Mujika

>> Maiatzak 16, Eibar
Aimar Goenaga-Ion Mikel Mujika ??
Jokin Bergara-Manu Goiogana
Josu Oiartzabal "Xenpelar"-Gurrutxaga
Eneritz Artetxe-Eneritz Arzallus

>> Maiatzak 17, Deba
Maddi Sarasua-Manex Astigarraga
Ander Zulaika-Josune Arakistain
Saioa Alkaiza-Irati Majuelo
Amaia Iturriotz-Mikel Iturriotz

FINALERDIAK. Afaria 20:30ean. Saioa 22:30ean

>> Maiatzak 23, Markina-Xemein
Antzuola eta Eibarko saioetako irabazleak + 1. eta 4. puntuazioz

>> Maiatzak 24, Elgoibar
Mutriku eta Debako saioetako irabazleak + 2. eta 3. puntuazioz

FINALA. Bazkaria: 14:00. Saioa bazkalostean

>>Maiatzak 31, Soraluze
Finalerdietako irabazleak + puntuazioz 1. eta 2.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search