Periodical Performances - View details   To know more about this section

Aurrez Aurre Arte Multidiziplinarioen Lehiaketa (1. 2015. Tolosa)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Tolosa
Beginning date
2015-01-07
Final date
2015-02-11
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-02-11
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
http://tolosa.eus/eu/berriak/kultura-eta-aisia/1579-martxan-da-estreinakoz-aurrez-aurre-arte-lehiaketa.html

Participants

Organizers
Tolosako Udala. Parekidetasun Saila

Description

Oinarriak
Tolosako Udaleko Parekidetasun Sailak, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu duen programazioaren barnean, Aurrez Aurre, Arte Multidiziplinarioen I. Lehiaketa sustatu du, Askatu Korapiloa goiburutzat hartuta.

Era guztietako proposamen artistikoak aurkeztu ahal izango dira, baliabide hauek erabilita: pintura, eskultura, marrazketa, argazkigintza, collagea, komikigintza, grabatua, zeramika, bitxigintza eta horma-pintura. Eta horiez gain, bertsoak eta literatura (poesia eta narrazioa) baliatu ahal izango dira lanak sortzeko eta aurkezteko.

1.- DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdiaren helburuetako bat da herritarren proposamen artistikoen sormena, ekoizpena eta hedapena sustatzea. Era berean, deialdi hau sortzeko bultzada izan da diskurtso artistiko berri bat sortzeko eta eskaintzeko premia; diskurtso berritua, irekia, pluralagoa, ez hain ndrozentrikoa eta berdintsuagoa, gizonen nahiz emakumeen ekoizpen artistikoa ebaluatzeko erabili izan diren irizpide tradizionalak auzitan jarriko dituen diskurtsoa.

2.- PARTAIDEAK
Euskal Herrian bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte lehiaketan. Banaka edo taldean aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Partaide edo talde bakoitzak bi arte-proposamen aurkez ditzake gehienez.

3.- BALDINTZAK
Lehiaketan aurkezten diren lanak originalak izango dira, aurrez inoiz argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean aurkeztu gabeak, eta ezingo dira beste lan batzuen kopia izan, ez osorik ez zati batean.

Lanek ezin izango dute agerian eraman ez sinadurarik ez egilearen izenik.

4.- LANEN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Literatura-lanak: Argitaragabeko testuak aurkeztuko dira poesia-, ipuin- eta kontakizun-arloetan, euskaraz eta/edo erdaraz. Olerkiak ezingo dute izan 50 lerro baino gehiago. Ipuin eta kontakizunetan lanak izan behar ditu 10 orri gutxienez eta 50 gehienez. Bertsoak euskaraz bakarrik aurkez daitezke.

5.- DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA
Lanarekin edo lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da eta barnean honako hauek jasoko dira:

1- Lehiaketan izena emateko eskabidea.
2- NANaren edo nortasuna egiaztatuko duen beste agiriren baten fotokopia.
3- Harremanetarako bidea: eskuko edo etxeko telefonearen zenbakia eta helbide elektronikoa.
4- Bizilekua Euskal Herrian izatea egiaztatuko duen edozein agiri.

Obraren izenburua. Diziplina artistikoa. Azalpen laburra. Lanaren balorazio ekonomikoa, gehienez 1.500€koa.

Lana taldean aurkezten bada, sormen artistikoan parte hartu duten pertsona guztien nortasuna eta aurrez adierazitako datuak egiaztatu beharko dira.

Partaideek lehiaketa honetan parte hartzeko Parekidetasun Sailari emandako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legean xedatutakoarekin bat etorriz jasoko dira eta tratatuko dira.

Obrak aurkezteko eta onartzeko epea 2015eko urtarrilaren 7tik otsailaren 11ra izango da zabalik.

Lanak honako helbide honetara bidali beharko dira edo bertan utzi beharko dira:

Antonio Maria Labaien Kultur Etxea
Berdintasun Saila
Triangulo plaza, 1
20400 Tolosa

Lanak bidaltzeko eta jasotzeko gastuak eta, horrela badagokio, garraioaren aseguruaren gastuak, partaide bakoitzak hartuko ditu bere gain. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko lanek garraioan jasan ditzaketen galera edo kalteen erantzukizunik.

Lanak behar bezala babestuta aurkeztu beharko dira, baita eskura entregatzen direnak ere.

6.- EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
Alderdi hauek hartuko dira kontuan proposamen irabazleak hautatzeko:

• Aurkeztutako lanaren balio sinboliko, artistiko eta sormenezkoak, eta haren komunikaziorako eta adierazpenerako ahalmena.
• Adierazpenezko proposamenaren berrikuntza, originaltasuna eta zirrara eragiteko ahalmena; orobat, proiektuak aurkeztu den arte-diziplina jakin horretan zernolako ekarpena egiten duen ere hartuko da aintzat.
• Testuingurua aztertzeko gaitasuna eta proposamenak analisi horrekin duen koherentzia (alde horretatik, obraren barne koherentzia eta koherentzia bisuala ebaluatuko dira).
• Aurkeztutako obraren bidez emakumea/feminitatea eta gizona/maskulinitatea uztarketekin loturiko estereotipo eta rolak auzitan jartzea.

Konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak edo edozein pertsona edo talderen aurkakoak dituzten lanak zuzenean lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Epaimahaiak inorekiko mendekotasunik gabe eta askatasun osoz jardungo du, eta aurrez aipatutako irizpideen arabera hautatuko du proposamen irabazlea.

7.- BALORAZIORAKO BATZORDE TEKNIKOA
Arte plastiko eta bisualen esparruko profesionalek osatuko dute batzorde tekniko hori. Diziplina artistiko batzuetan eta besteetan aurkeztutako lanak baloratu ahal izateko batzordekideek izan dezaketen gaitasuna hartuko da aintzat batzorde hori sortzerakoan/eratzerakoan.

Era berean, emakume eta gizonen parekotasun irizpidea bermatuko da batzordearen osaeran.
Udalaren web-orriaren eta gizarte-sareen bidez jakinaraziko da nortzuk osatuko duten baloraziorako batzorde tekniko hori. Lanak aurkezteko epea amaitzen denean bilduko da
batzorde tekniko hori. Epaia eman ondoren, gutun-azal txikia zabalduko da, irabazleak nor diren jakiteko eta, ondoren, akta egingo da.

Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da Aranburun, eta, nola ez, hautatutako proposamenen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie Batzorde teknikoaren erabakia.

8.- SARIAK
Hiru sari izango dira:
1. Saria: 1.500 €
2. Saria: 1.000 €
3. Saria: 500 € Tolosan bizi den pertsonaren batek aurkeztutako lanik onenarik.

Sariak direla eta, ez da arte-diziplinen bereizketarik egingo.

9.- ERAKUSKETA
Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egin ahal izango da Tolosako Aranburu Jauregian, martxoaren 10etik apirilaren 11ra. Lan asko aurkezten badira, baloraziorako batzorde teknikoak obren hautaketa egin ahal izango du, erakusketara zein bideratu zehazteko.

10.- JABETZA INTELEKTUALA
Saritutako obrak Tolosako Udalaren jabego bihurtuko dira. Erakusketaren epea amaitzean, saritu gabeko lanen egileek aukera izango dute aurkeztutako lanak erretiratzeko Aranburuko erakusketa ordutegian. Lanak ez badira jasotzen 2015eko apirilaren 17aren aurretik Udalaren jabetza izatera pasako dira.

11.- OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du lehiatzaile guztiek badutela oinarrien berri eta oso-osorik onartzen dituztela.

12.- INFORMAZIO GEHIAGO
Antonio Maria Labaien Kultur Etxea
Berdintasun Saila
Triangulo plaza, 1
20400 Tolosa
Tel: 943670383
www.tolosa.eus edo/eta berdintasuna@tolosa.eus
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search