Periodical Performances - View details   To know more about this section

Xabier Munibe Bertso-Paper Lehiaketa (24. 2015. Azkoitia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Azkoitia
Final date
2015-05-28
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-05-15
Extension
Euskal Herri mailakoa
See 2196_aldizkakoa_file_eskuorria.doc

Participants

Organizers
Indarlan Guraso Elkartea (Azkoitia BHI)
Udaberri Guraso Elkartea (Xabier Munibe Ikastola)
Referees
Arrieta, Agustin "Ibergun"
Izagirre, Xanti "Attola-Berri"
Uranga, Jokin

Description

Saritutako lana
DBH 1. eta 2. mailan:
1. Aner Perez, "Saharara Bidaia".
2. Oihana Arana, "Minbizia".
3. Joanes Errausti, Jokin Errazu eta Abdelilah Locif, "Pobrezia Munduan".
4. Jakes Iraeta, Luken Arellano eta Joanes Arriola, "Oporrak".

DBH 3. eta 4. mailan:
1. Ane Beloki, "Denetik Ezerezera".
2. Ane Odriozola eta Ainhoa Sorazu, "Gazte Zoro".
3. Garazi Etxanizek, "Azkoitiko Festak".
4. Alaitz Larrañaga eta Hajar Loucif, "Euskara".

Aipamena:
Nagore Orbea, "Berdintasuna".
Oinarriak
1. PARTE HARTZAILEAK
Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
A) DBHren 1. eta 2. mailak
B) DBHren 3. eta 4. mailak

2. EGIN BEHARREKO LANAK
- Gutxienez lau bertso, gehienez sei.
- Gaia eta neurria libreak
- Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.
- Parte hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidal ditzake.

3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.
- Lanak jasotzeko azken eguna 2015eko maiatzaren 15ean izango da.
- Bertso-sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.

4. NORA ETA NOLA BIDALI
- Posta arruntez bidaliz gero: Bertso-sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
XXIV. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Estrada auzoa, 115 – 75. postakutxatila
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)

- E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak xabiermunibebertsoak@gmail.com era bidaliko dira.

- E-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B) eta ezizena adieraziko dira.

5. SARIAK
(Bi mailetan sari bera izango da).

1. saria: 125 € eta Ikastolaren oroigarria.
2. saria: 100 € eta Ikastolaren oroigarria.
3. saria: 75 € eta Ikastolaren oroigarria.
4. saria: 50 € eta Ikastolaren oroigarria.
Azkoitiko onenari 100 € eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio.

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik. Sari bat bera ere ez da hutsik geratuko.

6. SARI BANAKETA
Sari banaketa maiatzaren 28an eguerdiko 12:30ean, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian. Sarituek euren lanak abestuko dituzte.

7. EPAIA
- Epaimahaia Guraso Elkarteen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.
- Sarituen berri maiatzaren 27an emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.
- Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search