Periodical Performances - View details   To know more about this section

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (30. 2015. Bergara)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bergara
Final date
2015-05-30
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-04-16
Extension
Bergara
Extension
Herri mailakoa
Website
http://www.bergarakoeuskara.com/koldo-eleizalde-lehiaketa

Participants

Organizers
Bergarako Udala. Euskara

Description

Saritutako lana
1. taldea: Iñaki Aldazabal Lete: "Finalaren bila"; Maider Iribecampos Domenech: "Jatekuak".
2. taldea: Nagore Otadui, Paula Palacios, Aitor Elkoro: "Bergarako herria".
3. taldea: Maddi Txintxurreta Agirregabiria: Euskal Herri feminista.
Oinarriak
1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua.
3.1.- Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
- "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
- Lanaren generoa: ipuina, komikia...
- Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

3.2.- Entzunezko edo ikusentzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak (Antzerkia, ipuin-kontaketa, txiste edo umorezko pasadizoa, bertsoa, elkarrizketa).

Genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da lanak nola aurkeztu behar diren.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak entregatzeko epea apirilaren 16ra artekoa izango da.

Sariak, berriz, maiatzaren 30ean, larunbata, emango dira Udal Pilotalekuan, eguerdiko hamabietan.

5.- Partehartzea saritzea. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikus-entzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

EGILEAREN DATUAK

Generoa (ipuina, bertsoa...): ................................................................ Kategoria.............
Egilearen izengoitia: ...................................................................................
Lanaren izenburua: .....................................................................................
Egilearen izen-abizenak: .............................................................................
Jaioteguna:..........................................
Helbidea:...................................................................
Telefonoa:...............................
Ikastetxea:................................................... Emaila:.................................................


Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxategietan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.

BERTSO EDO KOPLAK

Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.

Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:

1. 2001ean edo ondoren; 2 bertso edo 4 kopla; Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2. 1997-98-99-2000; 3 bertso edo 6 kopla; 1. saria: 80 €ko bonoa. 2. saria: 50 €ko bonoa.
3. 1996 edo aurretik; 6 bertso edo 10 kopla; 1. saria: 150 €ko bonoa. 2. saria: 80 €ko bonoa.

Bertso edo koplak entzutezko artxibo digitalean, MP3 formatuan, kantatuta aurkeztu beharko dira www.bergarakoeuskara.net webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.

Bertsoen testua ere txertatu beharko da webgunean. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search