Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak (1. 2015-2016)

Irformation

Performance type
Sariketa
Beginning date
2015-11-00
Final date
2016-05-00
Extension
Bizkaia
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organizers
Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Description

Oinarriak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bultzatuta, martxan dago Zortzi puntutan ekimena Bizkaiko zortzi eskualdeetan: eskualde bakoitzak bere neurrira diseinatutako jaiak.

Bizkaiko eskualdeetako talde antolatzaileek euren neurrirako jaiak antolatuko dituzte aurtengo ikasturtean Bizkaian. Azaroan hasiko dira goiztiarrenak, eta maiatzera bitartean, eskualde guztiek antolatuko dute jaia.

Antolakuntza eta formatua eskualdeen esku geratuko da, hau da, eskualdeek erabakiko dute euren etxerako zein den formaturik egokiena. Horren arabera diseinatuko dute eskualdeko eguna: batzuk txapelketak antolatuko dituzte; besteek, girotze saioak.

Ekimenaren helburua eskualdea girotzea eta bertsogintzaren oinarria sendotzea da. Txapelketara joango ez direnentzako bestelako plaza bat izango da, eta joango direnentzako entrenamendu aproposa. Ez da Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search