Periodical Performances - View details   To know more about this section

Xabier Munibe Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2016. Azkoitia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Azkoitia
Beginning date
2016-04-20
Final date
2016-05-27
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-05-13
Extension
Euskal Herri mailakoa
See 2316_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Indarlan Guraso Elkartea (Azkoitia BHI)
Udaberri Guraso Elkartea (Xabier Munibe Ikastola)
Referees
Arrieta, Agustin "Ibergun"
Larrañaga, Anjel
Uranga, Jokin

Description

Saritutako lana
DBH 1. eta 2. mailan:
1. Aner Euzkitze, "Azken aldiz bisitan".
2. Jone Zuazolacigorraga eta Maren Barrero, "Lau urtaroaz".
3. Judith Arambarri eta Jone Arregui, "Gure zaletasunak".
4. Ilargi Arandia eta Aitana Aramberri, "Udaleku bikainei".

DBH 3. eta 4. mailan:
1. Oihana Arana, "Leihoa".
2. Haizea Arana, "Olentzero maitea".
3. Garazi Legarda-Ereño eta Amaia Matxinea, "Munduko txoko ezberdinetako festak".
4. Idoia Larrañaga eta Ihintza Arakistain, "Abortuaz".

Sari berezia (herriko onenaren saia):
Julene Iturbe, "Itsua".
Oinarriak
1. PARTE HARTZAILEAK
Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
A) DBHren 1. eta 2. mailak
B) DBHren 3. eta 4. mailak

2. EGIN BEHARREKO LANAK
- Gutxienez lau bertso, gehienez sei.
- Gaia eta neurria libreak
- Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.
- Parte hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidal ditzake.

3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.
- Lanak jasotzeko azken eguna 2016eko maiatzaren 13an izango da.
- Bertso-sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.

4. NORA ETA NOLA BIDALI
- Posta arruntez bidaliz gero: Bertso-sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
XXV. BERTSOPAPER LEHIAKETA
75. postakutxatila
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)

- E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak xabiermunibebertsoak@gmail.com era bidaliko dira.

- E-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B) eta ezizena adieraziko dira.

5. SARIAK
(Bi mailetan sari bera izango da).

1. saria: 125 € eta Ikastolaren oroigarria.
2. saria: 100 € eta Ikastolaren oroigarria.
3. saria: 75 € eta Ikastolaren oroigarria.
4. saria: 50 € eta Ikastolaren oroigarria.
Azkoitiko onenari 100 € eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio.

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik. Sari bat bera ere ez da hutsik geratuko.

6. SARI BANAKETA
Sari banaketa maiatzaren 27an eguerdiko 12:30ean, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian. Sarituek euren lanak abestuko dituzte.

7. EPAIA
- Epaimahaia Guraso Elkarteen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.
- Sarituen berri maiatzaren 25ean emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.
- Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search