Periodical Performances - View details   To know more about this section

Getariako Literatur Lehiaketa (16. 2017. Getaria)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Getaria (G)
Beginning date
2017-03-03
Final date
2017-04-28
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-04-06
Extension
Getaria (G)
Extension
Herri mailakoa
Website
http://www.getaria.eus/eu/content/getariako-xvi-literatur-lehiaketa

Participants

Organizers
Getariako Udala. Kultura

Description

Saritutako lana
LH6: Amets Aizpurua Mancisidor “Maitia” olerki/bertsoagatik.
Helduetan: Danel Olano Eizagirre “Langabetuaren lanak” olerki/bertsoagatik Onditz Goikoetxea Ucinek aipamen berezia jaso zuen “Itsasoa” olerki/bertsoagatik.
Oinarriak
1. Parte-hartzaileak
Literatur lehiaketa hau getariarrei zuzenduta dago. Bakoitzak nahi adina idazlan aurkez ditzake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Lanak banaka egin behar dira.

2. Modalitateak eta mailak
Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
1. LHko 1. mailako haurrak
2. LHko 2. mailako haurrak
3. LHko 3. mailako haurrak
4. LHko 4. mailako haurrak
5. LHko 5. mailako haurrak
6. LH-ko 6. mailako haurrak
7. 12-14 urte arteko gaztetxoak
8. 14-16 urte arteko gazteak
9. 16 urtetik aurrerakoak

3. Gaia eta luzera
- Gaia librea izango da.
- Jatorriz euskaraz idatziak izatea.
- Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izatea.
- Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera): Ikusi http://www.getaria.eus/sites/default/files/noticias/adjuntos/oinarrien%20eskuorria2017_1.pdf

4. Lanak nola aurkeztu
- Lanak ordenagailuz idatziak izatea (LH 1eko eta LH 2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete), letra mota: “Times New Roman” 12, lerroartean tarte bikoitza utzita, eta DIN A-4 neurriko orrietan.
- Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Kartazalaren kanpoaldean, ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

5. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea
Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
IDAZLANAK AURKEZTEKO EPEA 2017KO APIRILAREN 6a IZANGO DA, 13:00ETAN.

6. Epaimahaia
Kide hauek osatuko dute: Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat, herriko idazle bat eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua. Idazkari-lanak udal-teknikariak egingo ditu.

7. Erabakia
Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, SARIAK APIRILAREN 28AN BANATUKO DIRA, 18:30EAN.
Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

8. Sariak
Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso.

9. Lanen jabetza eta argitalpena
Saritutako lanak Getariako Udalaren esku geldituko dira, eta Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko.

10. Idazlanak itzultzea
Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku geldituko dira.

Literatur lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketa arautzen duten oinarriak onartzea dakar.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search