Periodical Performances - View details   To know more about this section

Altzako Bertso-Paper Lehiaketa (8. 2018. Donostia)

Irformation

Performance type
Place
Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country
Final date
2018-04-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-04-15
Extension
Website
http://www.bizarrain.eus/bertso-paper-lehiaketa/
See 2558_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Bizarrain Kultur Elkartea

Description

aldizkakoa_txt_oinarria
1. PARTEHARTZAILEAK.
Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.

2. SARIAK.
• Lehiaketako irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.
• Altzako onenarentzat: Antton Mendizabalek egindako “Lau Haizetara” oroigarria eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.

3. EGINBEHARRA.
a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira.

4. LANAK AURKEZTEKO MODUA.
a) Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira.
b) Bi modu ezberdinetan aurkeztu daitezke:
a. Fisikoki:
i. Gutun-azal handi batean sartuko dira bertso-sorta orijinalak eta 2 kopia, beste gutun-azal txikiago batean joango diren egilearen datuekin batera (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa).
ii. Bi gutun-azaletan garbi adierazi beharko da egilearen izengoitia.
iii. Lanak Bizarrain Euskara Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira: Bizarrain Euskara Elkartea, Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza.
b. Posta elektroniko bidez: bizarrain@altza.net helbide elektronikora bidaliz.

5. LANAK AURKEZTEKO EPEA.
Lanak aurkezteko epea, 2018ko martxoaren 12tik, apirilaren 15era arte izango da.

6. EPAIMAHAIA ETA EPAIA.
a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du. Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
b) Epaia 2018ko apirilaren 21an emango da ezagutzera, Altzako XVII. Bertso Asteko bertso bazkarian.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

7. BESTERIK.
a) Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sariematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela antolatzaileen esku geratuko dira.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du.
Add comment

About us
Location
Services
Information request
How to search