Periodical Performances - View details   To know more about this section

Santixabel Bertso-Paper Lehiaketa (42. 2018. Usurbil)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Usurbil
Extension
Eskualde mailakoa
Website
http://www.usurbil.eus/eu/-/xlii-santixabeletako-bertsopaper-lehiaketan-parte-hartzeko-aukera-zabaldik-da

Participants

Organizers
Usurbilgo Bertso-Eskola (Bota Punttuba)
Usurbilgo Udala
Champion
Aizpurua, Jon

Description

Saritutako lana
1. saria: "Ikusten ez diren kateak" / Jon Aizpurua Esnaola
2. saria: "Joxan Artze olerkaria" / Iñaki Agirresarobe
Oinarriak
Usurbilgo Udalak eta Bota Punttuba bertso-eskolak elkarlanean bi bertsopaper lehiaketa antolatu dituzte aurtengo Santixabeletarako: helduentzako bata eta gaztetxoentzako bestea.

Hauexek dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

16 urtetik gorako usurbildarrentzat:

Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira:

Usurbilgo Udala( XLII. Bertsopaper lehiaketa)

Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170

Lanek inoiz argitaratu gabeak izan behar dute .

Sariak honako hauek izango dira:

1. saria: 200 euro eta oroigarria

2. saria: 150 euro

Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke

Lanek gutxienez 8 bertso izan beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera 3 kopia bidali behar dira

Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.

Gaztetxoen lehiaketaren oinarriak:

Lehiaketa honetan LH5 eta LH6ko usurbildarrek edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoek parte har dezakete.

Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera ekarri behar dira:

Usurbilgo Udala. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170

Gai hauetako bat aukeratu behar da:

- Noaua!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu.

- Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke?

- Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan

Sariak: Maila bakoitzean bi sari izango dira:

Saria: 50 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.

Saria: 40 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.

Lanek bi bertso izan behar dituzte.

Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.

Structure

Champion
Aizpurua, Jon
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search