Periodical Performances - View details   To know more about this section

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (33. 2018. Bergara)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bergara
Final date
2018-05-26
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-04-11
Extension
Bergara
Extension
Herri mailakoa
See 2604_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Description

Saritutako lana
1. kategoria:
- Jangelako janaria / Leire Martin, Miren Moñux
- Mugikorrean preso / LH-6 B
- Herrialdeen ametsak / Haizea Arantzabal
- Bulling-a / Iñaki Aldazabal

2. kategoria:
- Emakumea / Nagore Otadui, Paula Palacios

3. kategoria:
- Guk zergatik ez / Garikoitz Lopez de Munain
- Baliza / Nerea Madariaga
Oinarriak
1.- Partehartzaileak.
Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak.
Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua.

3.1.- Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia derrigorrez eta bertsoa, aukeran) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara
Zerbitzuan eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
• "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
• Lanaren generoa: ipuina, komikia...
• Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...
Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bertso-sortaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

3.2.- Entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak (Antzerkia, ipuinkontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoa derrigorrez eta bertsoa, aukeran).
Genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da lanak nola aurkeztu behar diren.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 11ra artekoa izango da.
Sariak, berriz, maiatzaren 26an, larunbata, emango dira Seminarixoko aretoan, eguerdiko 12etan.

5.- Partehartzea saritzea. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko
dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea.
Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.
Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.
Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia.
Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila.
Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena.
Ikus-entzunezko generoetako lan sarituak (eta baita besteak ere, egileak ados izanez gero) argitaratu egingo dira www.bergarakoeuskara.eus
webgunean. Horretarako, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

BERTSO EDO KOPLAK
Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.
Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:

1. kategoria: 2004an edo ondoren jaiotakoak. Gutxieneko luzera: 2 bertso edo 4 kopla.
- Sariak: Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.

2. kategoria: 2000-2001-2002-2003 urteetan jaiotakoak. Gutxieneko luzera: 3 bertso edo 6 kopla
- Lehengo saria: 80 €ko bonoa
- Bigarren saria: 50 €ko bonoa

3. kategoria: 1999 edo aurretik jaiotakoak. Gutxieneko luzera: 6 bertso edo 10 kopla
- Lehengo saria: 150 €ko bonoa
- Bigarren saria: 80 €ko bonoa

Bertso edo koplak bi eratara aurkeztu ahal izango dira:
- Kantatuta, entzutezko artxibo digitalean, MP3 formatuan, www.bergarakoeuskara.eus
webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza:
http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
- Idatziz, paperean, oinarri hauen 3.1. puntuan adierazten den moduan.
Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu

Lanak aurkezteko modua:
Lanak entzunezko edo ikus-entzunezko artxibo digitalean (formatuak: MP3, FLV, MP4 edo AVI) grabatuta aurkeztu beharko dira. Artxibook ahal den neurrian (Webgunea 250 Mb arteko artxiboak igotzeko prestatuta dago), sare bidez aurkeztea gomendatzen da www.bergarakoeuskara.eus webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
Artxiboa handia balitz eta webgunera jasotzeko grabazioaren kalitatea txikitu beharra balego edo bestelako arazorik balitz, CD edo DVDan aurkeztuko dira. Edonola ere, lanaren eta egilearen datuak webguneko formularioan sartu beharko dira.

Lehiaketaren helburua ahozkotasuna lantzea da eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, kontaera edo antzezteko modua (ahots modulazioak, isiluneak, intonazioa, gorputz espresioa...) hartuko ditu, batez ere, kontuan. Arrazoi horregatik, ez da, antzerki muturik onartuko eta ez da baloratuko kontakizuna orijinala izatea.

Arrazoi horregatik, baliagarriak izango dira, lehendik egindako edozein grabazioren birkontatzeak edo
parodiak ere.

Edozein kasutan orijinala ez baldin bada, adierazi egin beharko da lanaren izenburua eta egilea,
baldin badu.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search