Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa (5. 2019. Bilbo)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bilbo
Final date
2019-02-23
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-02-10
Extension
Bilbo
Extension
Herri mailakoa
See 2685_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Bilboko Konpartsak

Description

Saritutako lana
• Lehen saria: Potojorran-Algara taldea, Gora The People koplea abestuta.
• Bigarren saria: Hontzak.
• Hirugarren saria: Txori Barrote.
• Mozorro onenei saria: Zaratas.
• Animazio onenari saria: Sin Kuartel.
Oinarriak
Datorren otsailaren 23an, larunbatean, hasiko dira Bilboko Inauteriak, Kopla Txikien Lehiaketa berriaren bosgarren edizioaren bitartez. Txapelketa errimatu hori Abandoko Kafe Antzokian egingo da, 19:00etatik aurrera. Bertan edozein taldek parte hartu ahal izango du, izan elkarte, kuadrilla, bertso-eskola, konpartsa, abesbatza edo bestelakoa, hiru baldintza betez gero: inskripzioa betetzea, bost kide edo gehiago izatea; eta partaide denak mozorrotuta jardutea.

Izena emateko epemuga otsailaren 10a izango da. Inskripzio-orriarekin batera koplaren letra ere entregatu beharra dago. Bertsoak euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke, beti ere kopla originalak eta argitaragabeak badira. Erabiliko den doinua herrikoia edo beren beregi sortutakoa izan daiteke.

Interesdunek topa dezakete bete beharreko inprimakia Bilboko Konpartsen webgunean: Bilbokokonpartsak.eus. Modu berean, posta elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke inskripzioa eta letra honako helbideetara mezua igorriz: bulegoa@bilbokokonpartsak.eus eta baekoralak@hotmail.com. Eskuz edo posta arruntaz ere eraman daitezke idazkiak Bilboko Konpartsen egoitzara, Zabalbide kaleko 5. zenbakiko lonjara, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Argibide gehiagorako, jo daiteke konpartsen federaziora (946 791 306) eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartera (944 244 045).
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search