Periodical Performances - View details   To know more about this section

Azkoitia BHI Bertso-Paper Lehiaketa (28. 2019. Azkoitia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Basque Country
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-05-12
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa
See 2700_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Azkoitia BHI (Azkoitia)
Indarlan Guraso Elkartea (Azkoitia BHI)

Description

Oinarriak
1. PARTE HARTZAILEAK
Hiru multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
A) DBHren 1. eta 2. mailak
B) DBHren 3. eta 4. Mailak
C) BATXILERGOA

2. EGIN BEHARREKO LANAK
- Gutxienez lau bertso, gehienez sei.
- Gaia eta neurria libreak
- Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.
- Parte hartzaile bakoitzak bi bertso sorta bidal ditzake.

3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.
- Lanak jasotzeko azken eguna 2019ko maiatzaren 12an izango da.
- Bertso sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.

4. NORA ETA NOLA BIDALI `

- Posta arruntez bidaliz gero: Bertso sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A/ B/C) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:

AZKOITIA BHI
XXVIII. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Juin, 4
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)

- E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak bertsoak@azkoitiabhi.eus era bidaliko dira. E-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B / C) eta ezizena adieraziko dira.

5. SARIAK
Multzo bakoitza bi ataletan banatuko da: ikastetxeko ikasleek osatutakoa bata, eta ikastetxetik kanpokoak osatutakoa bestea. Hiru multzotan sari bera izango da.
1. saria: 100 € eta oroigarria.
2. saria: 50 €

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik.

6. SARI BANAKETA
Sari banaketa maiatzaren 17an eguerdiko 13:00etan, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian.

7. EPAIA
- Epaimahaia Guraso Elkartearen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.
- Sarituen berri maiatzaren 15ean emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.
- Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search