Periodical Performances - View details   To know more about this section

Beasain Idazketa Lehiaketa (30. 2020. Beasain)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Beasain
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-02-28
Extension
Goierri
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organizers
Beasaingo Udala

Description

Saritutako lana
A MAILA. 2002-2003 urteetan jaiotako goierritarrek hartu dute parte.
1. saria: Patxi Ormazabal. "Irabazlea"
2. saria: Mikel Etxezarreta. "Euskara, gure hizkuntza"
Aipamenak:
- Unai Goikoetxea. "Italiako gogoetak"
- Uxue Iruretagoiena. "Aldaketa garaia"


B MAILA. 2004-2005 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleak.
Bertso atalean ez dute saririk banatu.


D MAILA. 2006-2007 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleak.
1. saria: June Aiestaran. "Botila bete egia"
2. saria: Amets Irastorzaren. "Aittuz"


E MAILA. 2008-2009 urtetan jaiotako ikasle beasaindarrak.
1. saria: Kimetz Furundarena. "Klima aldaketa"
2. saria: Amets Zubizarreta. "Gorputza hemen, bihotza han"
Aipamenak bertso atalean:
- Adei Enparantza. "Ama non dago elurra?"
- Irati Gonzalez. "Teknologia berriak eta euskara"


F MAILA. 2010-2011 urteetan jaiotako ikasle beasaindarrak.
1. saria: Izaro Bustuindui. "Kolore gabeko ostadarra"
2. saria: Katalin Zurutuza. "Txoria izan nahi dut"
3. saria: Izadi Furundarena. "Koloretako zuhaitza"
Aipamenak:
- Maider Iruretagoiena. "Ane eta ur azpiko bidaiak"
- Noa Sarriegi. "Lurra denona da"
- Martin Rua. "Egia da"








Oinarriak

Ume, Gaztetxo eta Gazteentzat

Antolatzailea: BEASAINGO UDALA
Beasaingo Udalak ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, BEASAIN idazlehiaketa sortu zuen 1990ean. Aurtengo hau, beraz, XXX. lehiaketa da.

Parte-hartzaileak
A mailan: 2002 eta 2003 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Ertainetako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

B mailan: 2004 eta 2005 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak, edota Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

D mailan: 2006 eta 2007 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

E mailan: 2008 eta 2009 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

F mailan: 2010 eta 2011 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

Idazlanak
Aurkezten diren lanak euskaraz zuzen eta egoki idatzita egongo dira. Horretarako Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak izango dira oinarri. Idazlanen gutxieneko zuzenketa ikastetxeak egin behar du, hau da, ortografia, ergatiboa eta aditzaren komunztadura.
Genero Berdintasunaren ikuspegitik, aurkezten diren lanek ondorengo irizpideak hartuko dituzte kontuan:
• Hizkuntzaren erabilera ez sexista eta barneratzailea bermatuko da. Hitanoa ere zuzen erabiliko da.
• Errespetuzko trataera. Emakumeen pertsonaia ez gutxiestea, menperatuarena ez izatea.
• Sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen rol tradizionalak, estereotipoak ez irudikatzea.
• Emakumeen pertsonaiak, aniztasun trataera izango du.

Bertsoak
A, B, D eta E mailakoentzat bertso-atala ere eratu da. Gaia librea izango da. Bertsoak edozein neurritakoak euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira.
• A mailan: 6 bertso edo 10 kopla
• B mailan: 6 bertso edo 10 kopla
• D mailan: 4 bertso edo 8 kopla
• E mailan: 2 bertso edo 4 kopla (maila honetako lanak bakarkakoak edo taldekoak izan litezke)

Oharra: Aurkeztutako lanak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batean sarituak izan direla egiaztatzen bada, besterik gabe lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.

Aurkezteko baldintzak
Parte-hartzaileek Ikastetxeetako Ikasgeletan aurkeztu behar dituzte lanak eta ikastetxe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, Udaleko Kultura sailean aurkeztuko ditu. Ikastetxe bakoitzari, maila bakoitzean aurkez ditzakeen idazlanen gehieneko kopurua izendatuko zaio. Udaletxean, paperezko 4 kopia eta digitala aurkeztu behar dira.
Aipatzen den esparruz kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasle beasaindarrek berriz, zuzenean entregatu behar dituzte beren lanak Kultura sailean.
Aurkezten den lan bakoitzaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta maila jarriko dira soil-soilik, betiere egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da: azalean izengoitia bera, idazlanaren izenburua, eta Ikastetxearen izena adierazi behar dira eta barruan, berriz, ondorengo datuok:
• Egilearen izena eta bi abizenak, ikasketa-maila, helbidea eta telefono zenbakia.
• Idazlanaren izenburua eta izengoitia.
• Ikastetxearen izena.

Epea
Idazlanak 2020ko otsailaren 28rako aurkeztu behar dira Udaletxeko Kultura sailean, aurreko atalean adierazitako moduan.

Epaimahaia
Epaimahaiak 2020ko apirilaren 3rako jakinaraziko ditu saritutakoen izenak eta apirilaren 26an, igandea, banatuko dira sariak Igartzako jauregian. Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak eman gabe gera daitezke. Epaimahaiaren erabakia atzera bota ezina izango da.

Sariak
A maila:
1. saria: 210 € eta oroigarria
2. saria: 150 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma

B mailan:
1. saria: 180 € eta oroigarria
2. saria: 90 € eta oroigarria
Eta bi aipamen: 50 € eta diploma

D mailan:
Bertso-atala
1. saria: 150 € eta oroigarria
2. saria: 80 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € diploma

E mailan:
Bertso-atala
1. saria: 120 € eta oroigarria
2. saria: 60 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 25 € eta diploma


Saritutako lanak Beasaingo Udalaren esku geldituko dira. Beasaingo Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko. Beasaingo Udalak saritutako lanak argitaratu egin ditzake.
Saritu gabeko lanak, hilabeteko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean eta epe horren buruan jaso ez direnak, suntsitu egingo dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakiak onartzea dakar. Aurreikusi gabeko guztia, Beasaingo Udalak eta Epaimahaiak erabakiko dute.



Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search