Periodical Performances - View details   To know more about this section

San Telmo Literatur Saria (38. 2021. Zumaia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Zumaia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-01-29
Extension
Zumaia
Extension
Herri mailakoa

Participants

Organizers
Zumaiako Udala

Description

Saritutako lana
- LH4:
'Eskola' / Haritz Alkorta Garcia
- LH5:
'Koronabirusa' / Aaron Alberdi Larreategi
- LH6:
'Marrazkia' / Naira Garcia Etxeberria
- DBH1:
'Astoa eta ni' / Urko Arakistain Mendizabal
- DBH2:
'Hauek garaiak' / Ander Zearreta Arrieta
DBH4:
'2020' / Izaro Olazabal
Batxilergoa 1:
'Mundu grisa' / Naia Aristondo
Batxilergoa 2:
'Ez da agur bat' / Joar Garate Rueda
Batxilergoa 2, Aipamena:
'Errefuxiatuak' / Irati Arakistain Mendizabal
Oinarriak
OINARRIAK

1.- Lanak DIN A4 tamainako orrietan aurkeztuko dira, alde batetik bakarrik idatzita eta zenbakituta.

2.- Lan bakoitzaren HIRU kopia aurkeztu beharko dira.

3.- LH 3. mailakoek olerkien modalitatean hartuko dute parte (ez ipuinean, ez eta bertsoak egiten ere)

3.- Ez da arkatzik erabiliko.

4.- Parte hartzea borondatezkoa izango da eta nahi duenak bakarrik hartuko du parte lehiaketa honetan.

5.- LH3tik LH6ra bitarteko mailetan ikastetxe bakoitzak behar diren gela eta orduak ezarriko ditu aurkeztu nahi duten ikasleek lehiaketarako lana idatz dezaten. Kasu guztietan 2 ordu emango dira modalitate bakoitzeko lana egiteko eta ez da denbora gehiago emango. Hala ere, aurrez landutako gidoi bat eraman ahal izango dute bertara ikasleek. Handik ateratzen den lana izango da lehiaketan aurkeztuko dena gehiago ukitu gabe. Lanak ESKUZ idatzita aurkeztuko dira eta sarituak izan direnak pasatuko dira gero ordenagailuz.

6.- Gela eta modalitate batean ikasle asko aurkeztuko balira irakasleen lana izango da horietatik gehienez ere 2 lan aukeratzea. (irizpide honekin malgu jokatuko da, hala ere)

7.- DBH1etik DBH4ra eta Batxilergoan ere parte hartzea borondatezkoa izango da. Maila hauetan lanak etxean egin ahal izango dira eta epe bat ipiniko da lanak ikastetxean aurkezteko. Kasu hauetan ere irakasleak gela bakoitzeko 2 onenak aukeratuko ditu.

8.- Bi kartazal erabiliko dira, bat handia eta bestea txikia.
- Kartazal handiaren kanpoko aldean, idazlanaren izenburua, idazlan mota eta egilearen maila jarriko dira.
- Kartazal txikiaren kanpoko aldean, idazlanaren izenburua jarriko da eta barruan egilearen izena. Hau itxi eta idazlanarekin batera kartazal handian sartuko da.

9.- Egilearen izena eta identifikatuko duen ezaugarririk ez da inon azalduko.
10.- Lanak ebaluatzeko irizpideak honako hauek izango dira: Zuzentasuna, testua biribilduta egotea, Lexiko aberastasuna eta olerkien kasuan irudi literarioak erabiltzea (metafora, konparaketa ..)

EPEAK
Urtarrilaren 29rako lanak udaletxean entregatuta.
Martxoaren 1erako irabazleak erabakita eta ikastetxeei jakinarazita.
Martxoaren 12ko irabazleen lanak eta argazkiak udaletxean entregatuta.

EPAIMAHAIA:
- Epaimahaia bi herritarrek osatuko dute.

GAIAK:
- Nahi izanez gero esaera zahar hauek erabili daitezke:

LEHEN HEZKUNTZAN

1.- Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
2.- Bista ona eta elkar ezin ikusi.
3.- Gezurtiak zer du merezi, egia esatean ez sinetsi.
4.- Zozoak beleari ipurbeltz.
5.- Kanpoan uso etxean otso.
6.- Gogozko tokian aldaparik ez.
7.- Sua eta ura belaunetik behera.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN
1.- Ez dago arrosarik arantzarik gabe.
2.- Gero dionak, bego dio.
3.- Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau.
4.- Hilda gero, salda bero.
5.- Otsoa ardi zain.
6.- Aseak gosea ezin ikus.
7.- Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.
8.- Euskara bihotzean, baina erdara ezpainetan.
9.- Ogi gogorrari hagin zorrotza.
10- Ez gehiegi hitz egin nahi ez baduzu hutsegin.
11- Egon hadi lo eta jango duk mehe!
12- Alperrik da ura joanda gero presa egitea.
13- Azkar eta ondo usoak egiten du hegan.
14- Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.

Sari banaketa ekitaldia apirilaren 15an egingo da.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search