Periodical Performances - View details   To know more about this section

Baztan Bidasoko Bertso-Paper Lehiaketa (34. 2021. Bera)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bera
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-05-14
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organizers
Berako Kultur Batzordea
Bortzirietako Bertso-Eskola
Champion
Fernandez, Eneko

Description

Saritutako lana

A maila (10 urte arte)

1. saria: Covid. Oier Arruabarrena Irurtzun (Lesaka)
2. saria: Klima aldaketa. Jon Arostegi Irazoki (Bera)
Aipamena: Go!azen. Ane Elizaintzin Larre (Irurita)

B maila (11-14 urte)

1. saria: Madaragiatarrak bertsotan. Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza)
2. saria: Itsasoa. Beñat Iparragirre Gomez (Bera)

C maila (15-18 urte)

1. saria: Ligatzea Covid-19 garaian. Lide Igoa Fontan (Lesaka)
2. saria: Positibo. Ziortza Goia Mitxelena (Bera)

D maila (18 urtetik gora)

1. saria: Egia ur azalera. Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka)
2. saria: Endara bizirik. Aitor Arotzena Albitzu (Lesaka)
Aipamena: Pantailaren bestaldea. Adrian Arruti Bernadet (Irun)
Oinarriak

Nortzuk parte hartzen ahal dute?

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

Zeintzuk dira mailak eta sariak?

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Noiz arte eta nora bidali behar dira bertsoak?

Bertsoak maiatzaren 3tik 14ra arte entregatu beharko dira.

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:

– Paperean: helbide honetara bidalita:

Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)

– Emailez:

Helbidea: kultura@bera.eus
PDF formatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
Gaia: zera paratu da: Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa
Datuak horrela agertu beharko dira nahitaez:

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Maila
Adina
Bertsoaren izenburua
Telefonoa

PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira: izenburua, maila eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

Nork baloratuko ditu bertsoak?

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Noiz entregatuko dira sariak?

Ekainean entregatuko dira. Unean uneko Covid-aren egoeraren arabera erabakiko da nola entregatuko diren sariak.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search