Periodical Performances - View details   To know more about this section

Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (14. 2021. Getxo)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Getxo
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-09-30
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://www.albe.eus/berriak/1172-balendin-2021

Participants

Organizers
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)
Referees
Alberdi, Uxue
Bruño, Nerea
Santxo, Joseba
Champion
Aner "Euzkitze"

Description

Saritutako lana

Gazteen maila:

1- Naia Arrizabalaga (Ametsa Amesgaizto)
2- Janire Arrizabalaga (Bertso sorta, hitz egiteko asko dago ta)
3- Maddi Agirre (Astelehenetan)

Helduen maila:

1- Aner Euzkitze (Izate eta haragi)
2- Aitor Bizkarra (Bertso berriak, euskarari alegia modura jarriak)
3- Eneko Fernandez (205)
Oinarriak

OINARRIAK:

PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi dira.
• Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
• Gazteak: 17 urtera artekoak.


EGIN BEHARREKO LANA:
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.
• Helduek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin behar ditu, eta gehienez 12.
• Gazteek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez 10.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.


EPEA ETA BALDINTZAK:
• Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2021ko irailaren 30a izango da.
• Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo
argitaratu gabeak.


SARIAK:
Helduentzat:
• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.
Gazteentzat:
• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.
Bertso jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; hala ere, lortzen duen saririk handiena emango zaio.


NORA ETA NOLA BIDALI:
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
• Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da.
Hona hemen helbidea:
BALENDIN ENBEITA 14. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO
• Posta elektronikoz bidali nahi badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com


EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:
• Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
• Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.


LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:
• ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.
Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.


Lehiaketari buruzko informazio gehiago:
Telefono zenbakia: 605 704 385
E-maila: albegetxo@gmail.com
Webgunea: www.albe.eus

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search