Periodical Performances - View details   To know more about this section

Adin-adin (7. 2021)

Irformation

Performance type
Egitasmoa
Beginning date
2021-11-16
Final date
2021-12-02
Extension
Gipuzkoa
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organizers
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politika

Description

Oinarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ‘Adin adin’ ekimenaren seigarren edizioan, Gipuzkoako adinekoen 15 egoitzetara iritsiko dira aurten bertso saioak. Bertan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea du helburu. COVID-19ak sortu duen egoera berrira moldatuta, 15 saio burutuko dira guztira Gipuzkoako udalerri ezberdinetan. Egoitza bakoitzera bi bertsolari bertaratuko dira, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak.

Bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, gogoko dituzten bertso zahar eta kantu herrikoiak ezagutzeko, eta horrela bertsolariak doazenerako parte hartzea errazago aktibatzeko.

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza adinekoen egoitzetara iritsarazten da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, “terapeutikoki zein ludikoki”.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search