Periodical Performances - View details   To know more about this section

Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (23. 2021. Durango)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Durango
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-04-27
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Durangoko Udala
Champion
Mitxelena, Karmele

Description

Saritutako lana

- LH 5 eta 6: Irati Gallego Etxebarria / Athletic

- DBH 1 eta 2: Helena Barrenetxea Fernandez / Bihotza txuri-gorri

- DHB 3 eta 4: saririk gabe

- 17-18 urte artekoak: Ander Sarriugarte Garcia / Abenduko egun bati jarriak

- 18 urtetik gorakoak: Karmele Mitxelena Etxebeste / Min bizia
Oinarriak
Durangoko Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntza Sailak “Julene Azpeitia 2021” literatura lehiaketarako deialdia egin du.

Xedea
Lehiaketaren xedea da euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta indartzea eta, aldi berean, lan sarituak argitara ematea. Alde batetik, Durangoko eskoletan ikasten ari diren ume eta gazteei (11 urtetik 18ra bitartekoak) zuzenduta dago, eta baita ere beste herrietako eskoletan ikasten ari diren
ume eta gazte durangarrei. 18 urtetik gorako sarietara, ostera, edonor aurkez
daiteke.

Deialdi hau Durangoko Udalak 2020ko abenduaren 22ko osoko bilkuran onartutako 2021eko diru-laguntzen plan estrategikoan dago jasota.

Lehiaketaren oinarriak
1. Parte-hartzaileak. Julene Azpeitia 2021 Lehiaketan honakoak izan daitezke partehartzaile:

a) Durangoko eskoletako ume eta gazteak eta kanpoko eskoletan ari diren
gazte durangarrak, 18 urte artekoak.

b) 18 urtetik gorako sailean, edonor.

2. Hizkuntza. Lanok euskaraz beharko dute idatzita egon, eta argitaratu gabeak beharko dute izan. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak ondorengo ezaugarri
tipografikoekin idatzita aurkeztu behar dira:
Letra tipoa: Univers, Arial, Times New Roman edo antzeko bat.
Puntua 11 edo 12. Lerroen arteko tartea: 1,5

Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan diren
lanak eta lehiaketarako euskaratu direnak.

3. Egilearen datuak. Idazlanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik.
Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, maila, telefonoa, posta helbidea eta
helbide elektronikoa, kategoria eta saila, eta lanaren lema) kartazal batean sartuko dira eta azalean lanari jarri zaion lema bera idatziko da. E-mailez bidalitako lanen kasuan, ipuina, olerkia edo bertsoa fitxategi batean bidaliko da “ipuina”,“olerkia” edo "bertsoa" izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean.

4. Emateko prozedura. Sariak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira, hau da, epaimahai kalifikatzaile bat eratuko da eta aurkeztutako ipuinak, olerkiak eta bertsoak alderatuko ditu 5. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta, eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

5. Baloratzeko irizpideak. Deialdi honetarako izendatuko den epaimahai kalifikatzaileak bakarrik aztertuko ditu epearen barruan aurkeztutako eskabideak, eta beraien iritziz puntu gehien lortu dituztenei emango dizkie
sariak. Gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira, eta puntuok erabakitzeko
irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Idazlanei emandako jarraipena eta harekiko batasuna: 4 puntu, gehienez.

b) Kalitate literarioa: 3 puntu, gehienez.

c) Idazlanaren garapenean izandako sormena: 3 puntu, gehienez.

Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta, epaimahaiaren iritziz,
aurkeztutako idazlanek ez badituzte betetzen sarituak izateko ezarritako
baldintzak, edo balorazioan ez bada puntuazio nahikorik eskuratu. Edonola
ere, saria banatzeko prozeduran objektibotasun, gardentasun, berdintasun, publizitate eta lehia printzipioei eutsiko zaie.

Epaimahai kalifikatzaileak ahalmena du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zaintzen ez duten idazlanak kanpoan uzteko eta baztertzeko,
otsailaren 18ko 4/2005 Euskal Legeak eta indarrean dauden gainerako legezko
xedapenek ezarritakoarekin bat.

6. Epaimahai kalifikatzailea. Aurkeztutako ipuinak, olerkiak eta bertsoak aztertzeko eta baloratzeko, hiru epaimahai kalifikatzaile eratuko dira:

Bertsoetan:
‐ Presidentea: Eneko Abasolo Txabarri, Durangoko bertsoeskolako irakaslea.
‐ Gorka Lazkano Arrizubieta, Bertsoeskolako irakaslea
‐ Erika Lagoma Pombar, bertsolaria eta irakaslea.
‐ Idazkaria: Juan Antonio Atutxa Balentziaga, Durangoko Udaleko euskara teknikaria.

Epaimahaiak egilea nor den jakin gabe baloratuko ditu aurkeztutako lanak.

Epaimahaiak irabazleen izenak emango ditu idazlanok aurkezteko epea amaitu
eta 30 lanegun balioduneko epean.
Epaimahaiaren balorazioan, gutxienez, hauxe jasoko da: aurkeztutako eskabideak, lehiaketan saritutako lanen arrazoizko zerrenda bat kategoriatan
sailkatuta eta saritu gabe geratu diren kategoriak, halakorik izanez gero.

Epaimahai kalifikatzaileak, sariak emateko irizpideak kontuan hartuta,
ebazpen-proposamena aurkeztuko du erakunde emailearen aurrean, alkatearen aurrean, alegia, behin betiko ebazpena eman dezan.

7. Idazlanak aurkezteko epea. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak aurkezteko epea: azken eguna 2021eko apirilaren 27a izango da. Posta arruntaz edo posta elektronikoz bidali daitezke jarraian zehazten diren ondoko helbideetako batera:

a) JULENE AZPEITIA LEHIAKETA
Durangoko Udala – Euskara Saila
Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO

b) juleneazpeitia@durango.eus

8. Lan sarituak. Saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta
Udaleko Euskara Saila arduratuko da lanok argitaratzeaz.

9. Baldintzak. Deialdi honetan parte hartzen dutenek bertan jasotako baldintzak onartzen dituzte. Hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBEO) xedatutakoari jarraituz, mezu elektronikoen helbideak Durangoko Udaleko euskara Sailak beren-beregi sortutako “Julene Azpeitia lehiaketa 2021” izeneko fitxategian sartuko dira, eta fitxategi hau Julene Azpeitia 2021eko lehiaketarekin lotutako jardueren informazioa eta komunikazioa kudeatzeko erabiliko da. Hortaz, aukeran izango da datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin, tratamendua mugatu, edo datuok transferitzeko eskubideak erabiltzeko, halaxe aitortzen baitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak. Hortaz, aukera hori baliatzeko, Durangoko Udaleko Euskara Sailera jo behar da (Zeharkalea 3, 48200 Durango).

10. Lehiaketaren sailak, kategoriak eta sariak.
Lehiaketak hiru sail izango ditu: ipuinak, olerkiak eta bertsoak. Eta bost kategoria ditu sail bakoitzean: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak;
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak; Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4.mailako ikasleak; Batxilergo eta Lanbide Heziketako maila ertaineko ikasleak; 18 urtetik gorakoak.

Lehen 4 kategorietan Durangoko eskoletan ikasten ari diren umeek eta
gazteek har dezakete parte eta, halaber, beste herrietako eskoletan ikasten ari
diren ume eta gazte durangarrak ere aurkeztu daitezke. 5 kategorian, aldiz,
edonork har dezake parte.

Bertsoak
‐ LHko 5. eta 6. Maila. Luzera: 3 bertso. Saria: liburu sorta
‐ DBHko 1. eta 2. Maila. Luzera: 4 bertso. Saria: liburu sorta
‐ DBHko 3. eta 4. maila. Luzera: 5 bertso. Saria: 150 €
‐ Batxilergoa eta Lanbide Heziketako maila ertaina. Luzera: 6 bertso. Saria:
200 €.
‐ 18 urtetik gora. Luzera: 8 bertso. Saria: 300 € (IRPF barik).

Indarrean dagoen legediak ezartzen duena aintzat hartuta, 300 eurotik gorako sariek PFEZren %19ko atxikipena izango dute.

Akzesitak
Ezarritako sariez gain, epaimahaiak akzesitak ematea proposatu dezake. Horrela balitz, saria liburu-sorta bat izango litzateke.

11. Sariak. Julene Azpeitia 2021 lehiaketari esleitutako sariak, Durangoko Udaleko 2021eko aurrekontuetan jasotzen direnak, guztira, 3500 euro dira, eta 61 3350 48101 diru partidatik ordainduko dira.

12. Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena. Organo instruktorea diru-laguntza
kudeatzeaz arduratzen den pertsona izango da, eta ebazpena emateko
datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko egokitzat jotzen diren
jarduketak egin ahal izango ditu.

Balorazio-mahaia lehiaketarako izendatua izan den epaimahaia izango
da, instrukzioaz arduratzen den pertsona idazkaria izango delarik. Hau saioetara bertaratuko da, ahotsa izanik baina ez botorik.

Prozeduraren instrukzioa bideratzeko Durangoko Udalaren diru-laguntzen
gaineko ordenantza orokorrak ezartzen duena hartuko da aintzat.

Durangoko Udaleko alkateak emango du ebazpena, epaimahai kalifikatzaileak
ebazpen-proposamena egin eta gero.

Diru-laguntza behin betiko emateko erabakiak amaiera emango dio administrazio-bideari. Ebazpenak, gutxienez, onuradun izan diren pertsonen zerrenda eta sariak jasoko ditu.

Ebazpena udaletxeko iragarkien taulan argitaratuko da, administrazio prozedura erkideari buruzko, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 40. artikuluan
aurreikusitakoaren arabera.

Halaber, Udaleko www.durango.eus web gunearen bitartez ere emango da
ebazpenaren berri.

13. Saridunen betebeharrak. Saridunek eurek joan behar dute sari-banaketa
ekitaldira, horretarako adieraziko zaien toki, egun eta orduan. Sariduna ezingo
balitz ekitaldira joan, ordezkari bat bidali beharko du. Bestalde, saria jaso duen
idazlana euskarri informatikoan eman behar du.

Editatutako material guztietan eta dirulaguntza jaso ondoren egindako jendaurreko agerpen guztietan Durango Udalaren babesa agerrarazi behar da.
Horretarako, Durangoko Udalaren erakunde irudiak ezarritako elementuak
baliatuko dira nahitaez, eta logotipoaren aldamenean esaldi hau agertuko da
hitzez hitz: «Ekintza honen Durango Udalaren laguntza jaso du» edo «Durangoko Udalak babestutako ekintza da».

14. Jabetza intelektuala. Saria ematen denetik aurrera, eta hurrengo urtebetearen barruan, Durango Udalak bakarrik izango ditu saritutako lanak
erreproduzitu, banatu eta saltzeko eskubideak, eta lehiaketan emandako
sariaz aparte ez du beste ordainketarik egin beharko, saria baita ordainsari osoa eta bakarra.

15. Bateraezintasuna beste dirulaguntzekin.
Oinarri hauei jarraituz emandako diru-laguntzak ez dira bateragarriak izango beste dirulaguntza, diru-sarrera edo beste entitate publiko zein pribatu batzuetatik jaso daitezkeen baliabideekin.

16. Aplikatu beharreko arautegia. Oinarri hauetan jasotzen ez denari dagokionez, Durangoko Udalaren diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorra aplikatuko da. Honetaz gain, eta bertan jasotzen ez denari dagokionez, diru-laguntzei buruzko, azaroaren 17ko, 38/2003 Lege organikoan eta, uztailaren 21eko, 887/2006 Errege Dekretuan onetsitako araubidean jasotakoa hartuko da aintzat. Era berean, honako lege testu hauek ere aplikatuko dira: administrazio prozedura erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legea, deialdia egin den unean indarrean dagoen aurrekontua betetzeko araua eta aplikagarria den bestelako araudia. Halaber, gizonen eta emakumeen
berdintasunaren arau esparrua ere bete behar da, alegia, Euskal Autonomia
Erkidegoko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan jasotzen dena.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search