Periodical Performances - View details   To know more about this section

Adin-adin (8. 2022)

Irformation

Performance type
Egitasmoa
Beginning date
2022-05-13
Final date
2022-05-31
Extension
Gipuzkoa
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organizers
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politika

Description

Oinarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ‘Adin adin’ ekimenaren zazpigarren edizioaren baitan, 18 bertso saio berri antolatu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Maiatzaren 13an hasi, eta hilaren amaierara arte, egoitzetan bizi diren adinekoen gozamenerako, bertso saioak eskainiko dituzte bina bertsolarik.

18 egoitzetara iritsiko dira bertso saioak oraingo edizioan, bertan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta bertsoen bidez euren gaitasuna sustatzea helburu hartuta. COVID-19ak sortu duen egoera berrira moldatuta egingo dira saioak, eta egoitza bakoitzean bina bertsolarik hartuko dute parte, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak.

Bertso saio hauek duten garrantzia eta onura azpimarratu dute, emozioetara iristen den tresna baita bertsoa. Bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, gogoko dituzten bertso zahar eta kantu herrikoiak ezagutzeko, eta horrela bertsolariak doazenerako parte hartzea errazago aktibatzeko. “Urtez urte proiektua haziz doa, eta azken urteetako balorazio positiboak oinarri harturik, horrelako ekimenak zabaltzen jarraituko dugu”.

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza adinekoen egoitzetara iritsarazten da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki. Gakoa adineko pertsonen parte-hartzea bultzatzean eta euren arteko harremana hobetzean datza.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search