Periodical Performances - View details   To know more about this section

Iurretako Literatur Lehiaketa (19. 2022. Iurreta)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Iurreta
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Iurretako Udala
Champion
Legorburu Arregi, Iñigo

Description

Saritutako lana

1- Iñigo Legorburu / Bisitaria
Oinarriak

1. OINARRIA - LITERATURA-LEHIAKETAREN XEDEA

1. Iurretako Udalak lehiaketa honen antolakuntzaren bitartez sormen literarioa eta,
ondoren, haren hedapena sustatu nahi ditu.
Berariaz eratuko den epaimahai batek aztertuko ditu lehiaketara aurkeztutako lanak
eta proposatuko du zeintzuk diren irabazleak; sari moduan, saritutako lanak liburu batean argitaratuko dira eta liburu sorta edo durangaldeko liburudenda batean trukatzeko bonua emango zaie irabazleoi.

2. Kategoriak eta sailak.
Lau kategoria deitu dira, bakoitza genero literario ezberdin batez adierazita:
Lau kategoria hauek 3 adin tartera zuzenduak daude, hurrengo sailek osotzen dituztelarik:
— Haurrak: Lehen Hezkuntzako 3-6. maila (8-12 urte bitartekoak).
— Gazteak: D.B.H. , Batxillergoa eta Lanbide Heziketa erdi-maila (13-18 urte bitartekoak).
— Helduak: 18 urtetik aurrerakoak.

3. Gaia eta hizkuntza.
Gaia askea izango da, eta lanak originalak izan beharko dira, aldez aurretik argitaratu
gabeak (ez zatika ez osorik) eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
Lanak euskaraz idatzitakoak izan beharko dira haur eta gazte sailetan, helduen atalean berriz, eskatzaileak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango ditu lanak.

4. Lehiaketa honetara aurkeztuko diren kontaketek derrigorrez bete behar dute indarrean dauden legezko xedapenek ezarritakoaren araberako emakumeen eta gizonen berdintasuna.

5. Parte-hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzean lan bakarra aurkeztu ahal izango
du.

6. Lanak aurkezteko modua: DIN-A4 tamainako orrietan, orientazio bertikalean eta
ordenagailuz idatzita aurkeztuko dira; orriak alde batetik bakarrik egongo dira idatzita.
1’5eko tartea utziko da eta Times New Roman letra erabiliko da, 12 tamainakoa. Orriak
zenbatuta egongo dira eta margenak gutxienez 2.5 cm.
Eskabideak Iurretako Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez ere bidali ahal izango
dira: euskarri digitalean lanak .pdf luzapenarekin bidali beharko dira.

7. Lanen luzera: aurkezten den kategoriaren arabera honako luzera izan beharko
dute, ondoren banaka zehazten dira.

Ipuinak kategoria
Haur eta gazte saila
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte): gutxienez, 1 orrialde eta
gehienez ere, 2 orrialdeko luzera izango dute.
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte): gutxienez, 1 orrialde eta
gehienez ere, 3 orrialdeko luzera izango dute.
3. DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte): gutxienez orrialde bat eta erdiko eta
gehienez ere, 4 orrialdeko luzera izango dute.
4. DBHko 3. eta 4. mailakoak (15-16 urte): gutxienez 2 orrialde eta gehienez ere, 5
orrialdeko luzera izango dute.
5. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte):
gutxienez 3 orrialde eta gehienez ere, 6 orrialdeko luzera izango dute.
6. Helduak: gutxienez 3 orrialde eta gehienez ere, 7 orrialdeko luzera izango dute.

Poesia kategoria
Haur eta gazte saila
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte): gutxienez 4 lerroko luzera
izango dute.
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte): gutxienez 8 lerroko luzera
izango dute.
3. DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte): gutxienez 16 lerroko luzera izango dute.
4. DBHko 3. eta 4. mailakoak (15-16 urte): gutxienez 24 lerroko luzera izango dute.
5. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte):
gutxienez 32 lerroko luzera izango dute.
6. Helduak: gutxienez 40 lerroko luzera izango dute.

Bertsoak kategoria
Haur eta gazte saila:
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte): gehienez ere, 2 bertsoko
luzera izango dute.
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte) gehienez ere, 3 bertsoko
luzera izango dute.
3. DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte): gehienez ere, 4 bertsoko luzera izango
dute.
4. DBHko 3. eta 4. mailakoak (15-16 urte): gehienez ere, 5 bertsoko luzera izango
dute.
5. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte):
gehienez ere, 6 bertsoko luzera izango dute.
6. Helduak: gehienez ere, 6-8 bertso izango dituzte.

Komikiak kategoria
Haur eta gazte saila
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte): gutxienez orrialde bakarreko
luzera izango dute (azalik gabe).
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte): gutxienez orrialde bakarreko luzera izango dute (azalik gabe).
3. DBHko 1. eta 4. mailakoak (13-16 urte) : gutxienez 2 orrialdeko luzera izango
dute (azalik gabe).
4. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte):
gutxienez 3 orrialdeko luzera izango dute (azalik gabe).
5. Helduak: gutxienez, 3 orrialde izango dituzte (azalik gabe).


2. OINARRIA - PERTSONA ONURADUNAK

1. 8 urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira literatura-lehiaketa
honetara; aurkezten dituzten lanek originalak izan behar dute eta ezin dira aurretik argitaratutakoak izan.

2. Ezinbesteko baldintza izango da Iurretako Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko 6. eta 8.artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.

3. Dirulaguntzak honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonei eman ahal
izango zaizkie:
Ipuinak, poesia eta bertsoak kategoriak
Kategoria honetan Iurreta udalerrian erroldatuta dauden edo bertan ikasten duten
8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, eta, era berean,
honako sail hauetan sailkatuko dira elkarren aurka lehiatzeko.
Haur saila:
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte).
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailakoak (11-12 urte).
Gazte saila:
3. DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte).
4. DBHko 3. eta 4. mailakoak (15-16 urte).
5. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte).

Ipuinak, poesia, bertsoak eta komikiak kategoria
Kategoria hau librea da, eta 18 urtetik gorako adina duen edonork parte har dezake
elkarren aurka lehiatzeko.

Komikiak kategoria:
Kategoria honetan Iurreta udalerrian erroldatuta dauden edo bertan ikasten duten
8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, eta, era berean,
honako sail hauetan sailkatuko dira elkarren aurka lehiatzeko.
Haur saila:
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte)
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte).
Gazte saila:
3. DBHko 1. eta 4. mailakoak (13-16 urte).
4. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte).
Kategoria honetako 1. 2., 3. eta 4. sailetan, salbuespen gisa, taldeka egindako lanak
onartuko dira.

4. Sexua dela-eta inor baztertzeagatik administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso duten pertsonek ezin izango dute parte hartu, dagokien zehapena indarrean
dagoen bitartean; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legeko 3 artikuluan xedatutakoarekin bat eta Emakume eta Gizonen arteko benetako
Berdintasunari buruzko martxoa-ren 22ko 3/2007 Lege Organikoa dela-eta debeku hori
ezarri zaienak ere dekretu honek arautzen duen deialditik kanpo geldituko dira.

5. Onuradunek ezin izango dituzte dirulaguntzak jaso, baldin eta instantziak aurkeztu behar direnean Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak
eguneratuta ez baditu; era berean, diru-laguntzak Arautzeko Ordenantzan jaso diren
arrazoiengatik ere ezingo dituzte laguntza horiek jaso. Ziurtagiriak aurkezte hutsak ez du esan nahi ziurtagiri horiek egokiak direnik.


3. OINARRIA - ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

1. Behar den bezala betetako eskabidea (I. Eranskina) Iurretako Udaleko Herritarren Harreta Zerbitzuan «HAZ» (Bidebarrieta kalea, 5) 48215 Iurreta (Bizkaia) aurkeztu
ahal izango da.
Era berean, eskaerak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen.16.4 artikuluak aurreikusten dituen lekuetan ere egin ahal izango dira.
Informazioa eta eskaera orria Herritarren Harreta Zerbitzuan «HAZ», udaleko web
gunean (www.iurreta.eus) eta Herri Bibliotekan (Bidebarrieta kalea, 4). 48215 Iurreta
(Bizkaia) eskuragai izango dira.
2. Eskabideak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko
den egunaren biharamunetik 10 egun natural izango dira.


4. OINARRIA - ESKABIDEEKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskabideak udal dekretu honen inprimaki gisa erantsitako eredu ofizialean aurkeztu beharko dira, hurrengo puntuetan adierazitako agiriekin eta eskatzaileak edo haren legezko ordezkariak izenpetuta http://www.iurreta.eus/es-ES/Cultura/noticiasdecul-
tura/Documents/20200226_B-03_Iurretako_Literatur_Lehiaketan_parte-hartzea_ed.pdf
Eskabidean, besteak beste, honako hauek jaso beharko dira:
Erantzukizunpeko adierazpena, zein aren bitartez adieraziko den ez duela Iurretako
Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 8. artikuluan onuraduna izateko ezarritako debeku-arrazoirik.
Aurretiaz emandako diru-laguntzak itzultzeko obligazioaren ordainketa egunean izatea, edo behar bezala justifikatuta ez izatea, kasu bietan eskumena duen organo eskudunaren ebazpenaren arabera.
Udalak emandako beste diru-laguntza batzuen justifikazioa aurkeztuta izatea eskabide hau aurkeztu den egunean.
Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bitartez adieraziko duen eskabidea aurkezteko unean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bitartez adieraziko duen eskabidea aurkezteko unean ez duela lana beste literatur lehiaketa batera aurkeztu edo beronengatik ez
duela diru-laguntzarik jaso.
Iurretako Udaleko udal-zerbitzueiberariazko baimena ematea eskumena duten era-
kundeengandik dirulaguntzen onuradun izateko eskatzen diren baldintza guztiak bete-
tzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren datuak biltzeko, 2016/679 Erregelamendu-
ko(EB) 4.11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2. Eskatzailearen NANaren kopia eta, adingabea bada, haren legezko ordezkariaren NANaren kopia, eta legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

3. Parte-hartzaileek idatzitako kontakizunaren kopia bat modu anonimoan entregatuta. Obraren aleak ez dira sinatu behar; zenbakia jarrita izango dute orrialde guztietan,
eta kontakizunaren izenburua adierazita izan behar dute; ez, ordea, egilearen identifikazio-daturik.
Eskabidea aurkeztean, oinarri hauetan deskribatutako arau guztiak onartzen direla
ulertuko da.


5. OINARRIA - ESKABIDEAK ZUZENTZEA EDO HOBETZEA

1. Eskabideak behar bezala beteta ez badaude, edo udal dekretu honetan eskatutako agirietakoren bat ez badute, oinarri hauen arabera agindeia egingo zaio eskatzaileari, hamar (10) egun balioduneko epean akatsa zuzendu edo beharrezko agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio horrela egin ezean eskabidean atzera egindakotzat
joko dela eta, behin ebazpena emanda, beste izapiderik gabe.

2. Edonola ere, Iurretako Udalak aurkezten diren eskabideak behar bezala ulertze-
ko eta ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarri guztia eskatu ahal
izango die interesdunei.


6. OINARRIA - EMATEKO PROZEDURA

Sariak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira, hau da, epaimahai kalifikatzaile
bat eratuko da eta aurkeztutako kontakizunak alderatuko ditu, 7. oinarrian ezarritako ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta, eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.


7. OINARRIA - KONTAKIZUNAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

1. Deialdi honetarako izendatuko den epaimahai kalifikatzaileak bakarrik aztertuko
ditu epearen barruan aurkeztutako eskabideak, eta beraren iritziz puntu gehien lortu dituztenei emango dizkie sariak. Gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira, eta puntuok erabakitzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposatutako kontakizunari emandako jarraipena eta harekiko batasuna: 4 puntu, gehienez.
b) Kalitate literarioa: 3 puntu, gehienez.
c) Istorioaren garapenean izandako sormena: 3 puntu, gehienez.

2. Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako kontakizunek ez badituzte betetzen sarituak izateko ezarritako baldintzak, edo balorazioan ez bada puntuazio nahikorik eskuratu. Edonola ere, saria banatzeko prozeduran objektibotasun, gardentasun, berdintasun, publizitate eta lehia printzipioei eutsiko zaie.

3. Epaimahai kalifikatzaileak ahalmena du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zaintzen ez duten kontakizunak kanpoan uzteko eta baztertzeko, otsailaren 18ko 4/2005 Euskal Legeak eta indarrean dauden gainerako legezko xedapenek ezarritakoarekin bat.

8. OINARRIA - EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

1. Aurkeztutako kontakizunak aztertu eta ebaluatzeko, epaimahai kalifikatzaile bat
eratuko da.
Epamahai hori horrela osatuta egongo da, atal bakoitzean epamahiburu bat egongo
delarik:
Haur eta gazteen atala:
Maiztegi Herri Eskolako ordezkaria:
— Leire Onaindia Eguren.
Juan Orobiogoitia Institutuko ordezkaria:
—Ane Amesti Gallastegi.
Haur eta gazteen irakurle klubeko dinamizatzailea:
—Peru Magdalena Arriaga.
Helduen irakurle klubeko dinamizatzailea:
—Ainhoa Aldazabal Gallastegi.
Bizkaiko Bertsozale Elkartea:
— Jone Larrinaga Dañobeitia.
— Ander Elortegi Garatea.
— Peru Vidal Gurrutxaga.
—Idoia Anzorandia Kareaga.
Artista grafikoa
—Anartz Aranguena Garcia.
Iurreta Eleizateko Udaleko ordezkariak
Itxaso Garamendi Eguren (Epamahaiburua)
—Liher Aiartzaguena Brabo.

Helduen atala
Haur eta gazteen irakurle klubeko dinamizatzailea:
—Peru Magdalena Arriaga.
Helduen irakurle klubeko dinamizatzailea
—Ainhoa Aldazabal Gallastegi.
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
— Jone Larrinaga Dañobeitia.
— Ander Elortegi Garatea.
— Peru Vidal Gurrutxaga.
—Idoia Anzorandia Kareaga.
Artista grafikoa
—Anartz Aranguena Garcia.
Iurreta Eleizateko Udaleko ordezkariak
— Zorione Fundazuri Urkidi (Epamahaiburua).
— Xabier Rodriguez Larrinaga.

2. Epamahiak egilea nor den jakin gabe baloratuko ditu aurkeztutako lanak.

3. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, epamahaiak txosten bat egingo
du bi hilabeteko epean; bertan, gutxienez hauxe jasoko da: aurkeztutako eskabideak,
lehiaketan saritutako lanen arrazoizko zerrenda bat kategoriatan sailkatuta eta saritu
gabe geratu diren kategoriak, halakorik gertatuz gero.

4. Bestalde, haur eta gazteen kategorian, epamahaiak lanen kalitateak hala merezi
badu, aipamen bereziak eman ahal izango ditu. Gehienez ere hamasei aipamen.

5. Epaimahai kalifikatzaileak, sariak emateko irizpideak kontuan hartuta, ebaz-
pen-proposamena aurkeztuko erakunde emailearen aurrean, alkatearen aurrean, alegia, behin betiko ebazpena eman dezan.


9. OINARRIA - PROZEDURAREN INSTRUKZIOA ETA EBAZPENA

Organo instruktorea dirulaguntza kudeatzeaz arduratzen den pertsona izango da,
eta ebazpena emateko datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko egokitzat jotzen
dituen jarduketak egin ahal izango ditu.
8. oinarian aurreikusten den bezala, balorazio-mahaia lehiaketarako izendatua izan
den epamahia izango da, instrukzioaz arduratzen den pertsona bat idazkaria izango
delarik. Hau saioetara bertaratuko da, ahotsa izanik baina ez bozkarik.
Prozeduraren instrukzioa Iurretako Udaleko Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz egingo da.
Ez da beharrezkoa izango entzunaldi izapidea egitea interesdunek eman dituzten
alegazioetan eta frogetan, edo, prozeduran kontuan hartzen ez diren eta jasoko ez diren bestelako gertaeren kasuan.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienez ere 3 hilabeteko epea dago, kontaki-
zunak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatuta. Iurretako Udaleko Alkateak emango du ebazpena, Epaimahai Kalifikatzaileak proposamena eginda. Epe hori eskabideari buruzko ebazpen adierazirik eman gabe igarotzen bada, eskabidea ezetsitzat joko da; hala ere, ebazpen adierazia geroago ere eman ahal izango da.
Diru-laguntza behin betiko emateko erabakiak amaiera emango dio administrazio-bideari.
Ebazpenak gutxienez, onuradun izan diren pertsonen zerrenda, sariak eta suertatu
litezkeen ukapenen motibazio egoki eta nahikoak.
Ebazpena udaletxeko ediktuen taulan argitaratuko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Era berean, Udaleko web gunearen (www.iurreta.eus) bitartez ere beronen berri
emango da.


10. OINARRIA - SARIAK

1. Saria jaso duten kontakizunak Iurretako Udalak sustatutako edizio berezi batean
argitaratuko dira.

2. Saritutako lanak, sailaren arabera, liburu sortez edo durangaldean kokatzen diren adostutako liburudendetan gastatzeko bonuez osatuak egongo dira, hurrengo zenbatekoen balorea izango dutelarik:

Ipuinak kategoria
Haur eta gazteak
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte):
— 1. saria: 50 euroan baloratutako liburu sorta.
— 2. saria: 40 euroan baloratutako liburu sorta.
— 3. saria: 30 euroan baloratutako liburu sorta.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak (11-12 urte):
— 1. saria: 75 euroan baloratutako bonua.
— 2. saria: 50 euroan baloratutako bonua.
— 3. saria: 40 euroan baloratutako bonua.
DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte):
— 1. saria: 100 euroan baloratutako bonua.
— 2. saria: 60 euroan baloratutako bonua.
— 3. saria: 50 euroan baloratutako bonua.
DBHko 3. eta 4. mailakoak (15-16 urte):
— 1. saria: 150 euroan baloratutako bonua.
— 2. saria: 75 euroan baloratutako bonua.
— 3. saria: 60 euroan baloratutako bonua.
Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte):
— 1. saria: 165 euroan baloratutako bonua.
— 2. saria: 85 euroan baloratutako bonua.
— 3. saria: 75 euroan baloratutako bonua.
Kategoria honetan epaimahaiak sei aipamen berezi eman ahal izango ditu gehienez
ere, 25 eta 30 euroan baloratutako bonu edo liburu sorta gisa.
Helduak
Saria: 200 euroan baloratutako bonua

Poesia kategoria
Haur eta gazteak
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailakoak (8-10 urte).
— Saria: 50 euroan baloratutako liburu sorta.
eek: BAO-2022a044-(II-710)
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
2022, martxoak 04. Ostirala44. zk. 8. orr.
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte).
— Saria: 75 euroan baloratutako bonua.
3. DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte).
— Saria: 100 euroan baloratutako bonua.
4. DBHko 3. eta 4. mailakoak (15- 16 urte).
— Saria: 150 euroan baloratutako bonua.
5. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte)
— Saria: 165 euroan baloratutako bonua.
Kategoria honetan epaimahaiak bost aipamen berezi eman ahal izango ditu gehienez
ere, 25 eta 30 euroan baloratutako bonu edo liburu sorta gisa.
Saria: 200. euroan baloratutako bonua

Bertsoak kategoria
Haur eta gazteak
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (8-10 urte):
— Saria: 50 euroan baloratutakoliburu sorta.
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak (11-12 urte):
— Saria: 75 euroan baloratutako bonua.
3. DBHko 1. eta 2. mailakoak (13-14 urte):
— Saria: 100 euroan baloratutako bonua.
4. DBHko 3. eta 4. mailakoak (15-16 urte):
— Saria: 150 euroan baloratutako bonua.
5. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila:
— Saria: 165 euroan baloratutako bonua.
Kategoria honetan epaimahaiak bost aipamen berezi eman ahal izango ditu gehienez
ere, 25 edo 30 euroko bonu edoliburu sorta gisa.
Saria: 200. euroan baloratutako bonua

Komikiak kategoria
Haur eta gazteak
1. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailakoak (8-10 urte):
— Saria: 50 euroan baloratutako liburu sorta.
— Taldeko saria: 100 euroan baloratutakoliburu sorta.
2. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak (11-12 urte):
— Saria: 75 euroan baloratutakobonua.
— Taldeko saria: 100 euroan baloratutako bonua.
3. DBHko 1. eta 4. mailakoak (13-16 urte):
— Banakako saria: 150 euroan baloratutako bonua.
— Taldeko saria: 200 euroan baloratutako bonua.
4. Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak edo Lanbide Heziketako erdi-maila (17-18 urte):
— Banakako saria: 165 euroan baloratutako bonua.
— Taldeko saria: 300 euroan baloratutako bonua.
Taldeko sariak bana daitezkeen kategorietan, epaimahaiak banakakoa edo tal-
dekoa hautatuko du; azpikategoria berean ez dira bi sariak aldi berean emango.
5. Helduak:
— Saria: 200 euroan baloratutako bonua.


11. OINARRIA - PUBLIZITATEA

Oinarri arautzaileak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuko da. Erakunde horrek deialdiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialera bidaliko du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17., 18. eta 20. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Hala ere, oinarriak eta deialdia udal-iragarki-taulan argitaratuko dira.

12. OINARRIA - SARIDUNEN BETEBEHARRAK

1. Saridunek eurek joan behar dute sari-banaketa ekitaldira, horretarako adierazten
zaien toki, egun eta orduan, eta ezingo balu joan, berriz, ordezkari bat bidali beharko
luke. Gainera, saria jaso duen kontakizuna euskarri informatikoan eman behar dute.

2. Editatutako material guztietan eta diru-laguntza jaso ondoren egindako jendaurreko agerpen guztietan Iurretako Udalaren babesa agerraraztea. Horretarako, Iurretako
Udalaren erakunde-irudiak ezarritako elementuak baliatuko dira nahitaez, eta logotipoaren aldamenean esaldi hau agertuko da hitzez hitz: «Ekintza honek Iurretako Udalaren laguntza jaso du» edo «Iurretako Udalak babestutako ekintza/Actividad subvencionada por el Ayuntamiento de Iurreta».

13. OINARRIA - JABETZA INTELEKTUALA

Saria ematen denetik aurrera, hurrengo urtebetean Iurretako Udalak bakarrik izango
ditu saritutako lanak erreproduzitu, banatu eta saltzeko eskubideak, eta sariaz aparte ez du beste ordainketarik egin beharko, saria baita ordainsari osoa eta bakarra.

14. OINARRIA - BESTE DIRULAGUNTZA BATZUEKIN BATERAGARRIA EZ IZATEA

Oinarri hauei jarraikiz emandako dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango dira beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo beste entitate publiko zein pribatu batzuetatik
datozen baliabide batzuekin.

15. OINARRIA - EZARRI BEHARREKO ARAUTEGIA

Oinarri honetan jaso ez den guztiari dagokionez, Iurretako Udalaren Dirulaguntzei
buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko zaio, 2019ko maiatzaren 30eko Udalbatzaren
erabakiaren bitartez onetsi zena. Gainera, bertan jaso ez denari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan onetsitako araubidean jasotakoaren arabera arautuko da. Bestalde, honako hauek aplikatuko dira: Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, deialdia egiten den unean indarrean dagoen aurrekontua betetzeko araua eta aplikatu behar den gainerako araudia.

16. OINARRIA - ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

Arau-hausteak egiteari eta zehapenak jartzeari lotutako guztia Iurretako Udalaren
Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren arabera arautuko da, 2019ko maiatzaren 30eko Udalbatzaren erabakiaren bitartez onetsi zena. Bertan jaso ez denari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan onetsita-ko araubidean jasotakoaren arabera arautuko da.
Itzultzeko prozedura eta arrazoiak Udalbatzaren 2019ko maiatzaren 30eko erabakiaren bitartez onetsitako Iurretako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean
eta aurreko paragrafoan adierazitako legeetan xedatuko dira.
Jarduera esparru horretan, Iurretako Udalak beharrezkotzat jotzen du literaturaren
arloa eta, zehazki, arlo horretako sormen artistikoa bultzatzen laguntzen duten kultur
ekimenak sustatzea. Horrekin lortu nahi da arlo literarioa garatzea eta sendotzea gure
herrian.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search