Periodical Performances - View details To know more about this section
Bideo-Kopla Lehiaketa (3. 2022)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2022-11-17
- Extension
- Araba
- Extension
- Herrialde mailakoa
- Website
- https://alea.eus/bereziak/bideo-kopla-lehiaketa-2022
Participants
- Organizers
Alea: Arabako albisteak Arabako Bertsozale Elkartea
Description
- Saritutako lana
- PUBLIKOAREN SARIA:
1- Lakuabizkarra 5c
2- Arantzabela 5a
EPAIMAHAIAREN SARIA:
- Latiorro 5d2
- Amurrio mendiko eskola LH5b
- Araia herri eskola LH6
- Garazi LH5 (Legutio)
- Mendialdea DBH2
- Aguraingo bertso-eskola
- Bastida ikastolako 6. maila
- Izarrako herri eskola LH5
- Gasteizko Bertxilika LH5-6 eta Bertxilika LH4 taldeek - Oinarriak
Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, Araban euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta aurreko urteetan izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla Lehiaketaren III. edizioa antolatu da.
Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo lehiaketa formatuan.
Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia:
GURE HERRIA
Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.
Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScVEs0EqRKvZOSM137T-e-dRyg3nmUF0wtR4Mm41PTxlhli_w/viewform
OHAR GARRANTZITSUAK
- Bideoak galdetegiaren bitartez bakarrik bidali ahalko dira. Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.
- Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 17ko 21:00etan bukatuko da.
- Bideoak bidaltzeko arazorik izatekotan, bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:
. 695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
. bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).
IRABAZLEAK ETA SARIAK
Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek lan bana aukeratuko dute; baliteke ere epaimahaiak aipamen bereziak ematea talde gehiagori.
Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta askotariko sariak izango dituzte eskuragarri:
. Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Eskape Room bat Lautadan.
. BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
. ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
SARI BANAKETA
Sari banaketa abenduaren 1ean 19:00etan egingo da, oraindik zehazteke dagoen Gasteizko areto batean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.
Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira.
Structure
- Performances
2022-12-01 Gasteiz Lehiaketa