Periodical Performances - View details   To know more about this section

Ibon Zabala Saria (24. 2022. Errenteria)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Errenteria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-11-26
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar)

Description

Saritutako lana

1. saria, Mara Albistur Gurrutxaga: "Elkarrekin"

2. saria, Jare Antzizar Salvador: “Zein erraza den kanpotik begiratzea”


Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har lezake parte, aurten 16 urte edo gutxiago baldin baditu.

EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 4 bertso izan ditzake eta gehienez 6. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkeztu ditzake.

EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 26a izango da.
Bertso guztiek berriak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

SARIAK
1. saria: 250€ eta oroigarria
2. saria: 150€


NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali daitezke.

- Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Lanak bidaltzeko helbidea:

Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara zerbitzua
Herriko plaza, z/g
20100 Errenteria-Orereta

-Posta elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak.
Helbide elektronikoa: xenpelar@xbe.eus

EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 10ean banatuko dira goizeko 11:00etan.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search