Periodical Performances - View details To know more about this section
Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (35. 2023. Errenteria)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Errenteria
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2023-11-17
- Extension
- Basque Country
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
Participants
- Organizers
Errenteriako Bertso Eskola (Xenpelar)
Description
- Oinarriak
- PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har lezake parte, aurten 17 urte edo gehiago baldin baditu.
EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso izan ditzake eta gehienez 14. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkeztu ditzake.
EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 17a izango da.
Bertso guztiek argitaratu gabeak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.
SARIAK
1. saria: 875€ eta oroigarria
2. saria: 500€
(Sari hauek %20ko atxikipen fiskala izango dute. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake)
NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali daitezke.
Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Lanak bidaltzeko helbideak:
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara zerbitzua
Herriko plaza, z/g
20100 Errenteria-Orereta
-Posta elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak.
Helbide elektronikoa: xenpelar@xbe.eus
EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 16an banatuko dira goizeko 11etan.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.