Periodical Performances - View details To know more about this section
Ibon Zabala Saria (25. 2023. Errenteria)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Errenteria
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2023-11-17
- Extension
- Basque Country
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
Participants
- Organizers
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar)
Description
- Oinarriak
- PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har lezake parte, aurten 16 urte edo gutxiago baldin baditu.
EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 4 bertso izan ditzake eta gehienez 6. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkeztu ditzake.
EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 17a izango da.
Bertso guztiek argitaratu gabeak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.
SARIAK
1. saria: 250€ eta oroigarria
2. saria: 150€
NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali daitezke.
- Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Lanak bidaltzeko helbidea:
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara zerbitzua
Herriko plaza, z/g
20100 Errenteria-Orereta
-Posta elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus
EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 16an banatuko dira goizeko 11:00etan.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.