Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa (31. 2023)

Irformation

Performance type
Sariketa
Beginning date
2023-11-06
Final date
2023-11-29
Extension
Bizkaia
Extension
Herrialde mailakoa
Website
www.bertsozale.eus/bizkaia

Description

Oinarriak
Ezaugarri orokorrak:
- Bertsolari Gazteen BBK Sariketea taldean jokatzen den sariketa da, hau
da, bertsolariek taldean hartzen dute parte. Bi multzotan banatuko dira
taldeak: Gaztetxoak (A) eta Nagusiak (B), A taldean 18 urtera arteko
gazteak eta B taldean 25 urtera artekoak.

- Taldeen osaketa. Edizio honetako berrikuntza taldeen osaketan dago.
Eskualdeak oinarri hartuta, bertsolariak hirunaka edo launaka elkartuko
ditugu, ahalik eta talde naturalenak bilatuz.

- Eliminazio sistemako txapelketa da:
-A multzoan bederatzi taldek hartuko dute parte. Egitura: lau
kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituzte
-B multzoan sei taldek hartuko dute parte. Egitura: bi finalaurreko
eta finala jokatuko dituzte.

- Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egingo du fase
bakoitzean aurrera, eta horrela, multzo bakoitzeko talde bi helduko dira
finalera.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search