Periodical Performances - View details   To know more about this section

Gaztelekuko Bertso-paper Lehiaketa (13. 2024. Oñati)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Oñati
Final date
2024-04-15
Extension
Oñati
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organizers
Oñatiko Gaztelekua
Oñatiko Bertso Eskola (Txinparta)

Description

Saritutako lana
Txinparta bertso eskola eta Gaztelekuko kideen arteko elkarlanaren emaitza da Gaztelekuko bertso paper lehiaketa, aurten hamabosgarrenez ospatu dena. Bi sail desberdinetan banatu dira sariak, LHko 5 eta 6. mailen artean bost sari banatu dira; eta DBH eta Batxilergoko ikasleen artean hiru.

Guztira 103 lan jaso dituzte, horietatik 84 LHko ikasleenak izan dira, Iñaki Olaldek Txinparta bertso eskolako kideak azaldu duenez, gazteenek bertsoak egiteko hiru gai izan dituzte aukeran: "Hiru argazki desberdin jarri genien gai bezala LHko ikasleei, argazki batean txondor bat ikusten zen, beste bat Gure Zirkuko argazki bat zen, eta hirugarrena Korrikarena. Hiru horietatik bat aukeratu eta horri buruzko bertsoa egitea tokatu zaie". Aldiz nagusienek, gai librea izan dute.
Gonbidatu berezia

Gazteek Julio Sotoren, Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazlearen, eskutik eskuratu dituzte sariak: bertsolariak berak idatzitako bertso bat argazki batekin, Puntutan-eko kamiseta bat, irabazle bakoitzak aukeratutako bertso baten azken esaldiarekin, eta Oñatiko gaileta artisauak izan dira sariak.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search