Periodical Performances - View details To know more about this section
Iruñeko Bertsopaper Lehiaketa (5. 2024. Iruñea)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Iruñea
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2024-11-29
- Extension
- Navarre
- Website
- https://www.pamplonaescultura.es/eu/lehiaketak/bertsopaperak-2024/
Participants
- Organizers
Iruñeko Udala Nafarroako Bertsozale Elkartea - Referees
Etxeberria, Cesar Fernandez, Eneko Mitxelena, Saioa
Description
- Oinarriak
- 1. Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek.
Lehiaketa honetako aurreko bi ediziotan C kategorian lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu.
2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak
A kategoria:
- 2011n edo ondoren jaiotakoak
- 2 bertso gutxienez, 4 gehienez
B kategoria:
- 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
- 4 bertso gutxienez, 8 gehienez
C kategoria:
- 2005an edo lehenago jaiotakoak
- 12 bertso gutxienez, 16 gehienez (elkarrekin nolabaiteko batasuna osatu beharko dute)
A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko dute.
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean bete beharko dituzte oinarrizko kalitate irizpideak.
3. Sariak
A kategoria
1. Saria: 150 euroko kultura-bonoa
2. Saria: 100 euroko kultura-bonoa
3. Saria: 50 euroko kultura-bonoa
B kategoria
1. Saria: 350 euro
2. Saria: 200 euro
3. Saria: 150 euro
C kategoria
1. Saria: 1.500 euro
2. Saria: 1.000 euro
3. Saria: 500 euro
Kultura-bonoa txartel baten bidez jasoko da, eta hura sariak zenbat jo eta horren bestekoa izanen da. Txartel hori trukatuko da txartelean bertan aipatzen diren dendetan. Txartela trukatzeko epea hilabetekoa izanen da, hura jaulkitzen denetik aitzina. Txartela ez bada adierazitako epean erabiltzen, guztiz edo parte batean, antolatzaileek ulertuko dute saridunak uko egin diola saria hartzeari edo trukatu gabe utzitako kopuruari.
Diruz hornitutako sariei PFEZ dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie.
4. Aurkezteko modua eta epea
Lanak jasotzeko azken eguna 2024ko azaroaren 29a izanen da.
Parte-hartzaileek haien lana eta parte hartzeko datuak aurkeztu beharko dituzte www.pamplonaescultura.es/eu/ edota www.pamplonaescultura.es webguneetan, horretarako prestatutako formulario bat betez.
5. Epaimahaia
Epaimahaia bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute: Cesar Etxeberria, Eneko Fernandez eta Saioa Mitxelena, Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuta.
6. Epaia eta sari-banaketa
Sari-banaketa 2025eko otsailean izanen da.
7. Kontuan hartu beharreko beste batzuk
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izanen dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.
Behin saria ordainduta –sariari berari dagokion diruordaina baino ez da jasoko–, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diete Iruñeko Udalari eta
Nafarroako Bertsozale Elkarteari, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean.
Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emango die Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizte aldera, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean, egileak sariari berari dagokion diru-ordaina baino jasoko ez duelarik.
Lehen argitalpena edo ekoizpena egiteko izan ezik, saritutako lanak ustiatzeko eskubide guztiak zein bere egilearenak izango dira.
Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.
Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea.
Structure
- Performances
2024-02-08 Iruñea Lehiaketa