Periodical Performances - View details   To know more about this section

Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (31. 2024. Orio-Aia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Orio
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-11-15
Extension
Orio
Extension
Herri mailakoa
Website
https://orio.eus/albisteak/2024ko-euskaraz-gazte-literatur-lehiaketaren-deialdia-egin-du-udalak/

Participants

Organizers
Orioko Udala

Description

Saritutako lana
OLERKIAK / BERTSOAK

1. SARIA: Izurdearenak
Nere Manterola

2. SARIA: Iparra galduta
Garazi Urretabizkaia

3. SARIA: Altxa burua, motel!
Xabier Iribar

Accesita: Ezlekuetan laiotz
Nadhet Arruti

Accesita: Aspaldi jaio nintzan
Rosi Lazkano
Oinarriak
1.- Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako jendearen artean.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.

4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.

5.- Lanen luzera librea izango da.

6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).

8.- Gaia librea izango da.

9.- Lanak aurkezteko era: Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena. Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.

10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

11.- Sariak hauek izango dira:

Ipuinen atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa

12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta eta oraindik izendatu gabeko beste pertsona batek. Epaimahaiak hutsik utzi ditzake sariak.

13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2024ko azaroaren 15a izango da horretarako azken eguna.

14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search