Periodical Performances - View details   To know more about this section

Baztan Bidasoko Bertso-Paper Lehiaketa (38. 2025. Bera)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Baztan
Beginning date
2025-04-06
Final date
2025-04-16
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-04-16
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organizers
Berako Kultur Batzordea
Bortzirietako Bertso Eskola

Description

Saritutako lana


Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak antolatuta egin dute Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketaren 38. edizioa. Denera 92 lan aurkeztu dituzte eta bederatzi sari eman dituzte: kategoria bakoitzeko bi eta aipamen berezi bat. Ortziralean banatu zituzten lanak Beran.

A kategorian Saioa Urrozek urroztarrak irabazi du lehiaketa Etxekolana lanarekin eta bigarren saria Unai Korta beratarrarentzat izan da Aitaren behorra lanagatik. Kategoria honetan aipamen berezia eman dute eta Enara Ariztegi lesakarrarentzat izan da Emakumeak gara lanagatik.

B kategorian bi sari banatu dituzte. Lehen saria Arhane Silveira lesakarrarentzat izan da Internetarekin adikzioa lanagatik eta bigarrena Beñat Anbustegi elizondarrarentzat Hartintxar lanagatik.

C kategorian bertze bi sari eman dituzte. Lehen saria iaz bezala aurten ere Kattin Madariaga aranztarrak irabazi du Gazte okupatuarenak bertso sortarekin. Bigarren saria, berriz, Lesakara joan da, Izaro Ugaldebereren Txoznak lanak hartu du.

D kategorian, helduenean, sari nagusia Xabier Maia Etxeberria bertsolari elizondarrarentzat izan da Azkenaren azkenaurrekoa bertso sortarekin. Bigarren saria berriz, Irunera joan da eta Jon Luzuriagak hartu du x²+y²=r² bertso sortarekin.
Oinarriak

Baztan-Bidasoan bizi direnek parte hartu dezakete lehiaketan. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak aurkezten ahal dira sariketara. Gaia, doinua eta neurria libreak dira.

Parte hartzaileak lau kategoriatan banatuko dira:

A kategoria: 2014 edo ondotik jaiotako haurrek parte hartzen ahal dute eta guttienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte.
B kategoria: 2011tik 2013ra sortutako gazteak sarituk dira eta guttienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte.
C kategoria: 2007tik 2010era jaiotako gazteak sarituko dituzte eta guttienez lau bertso egin beharjo dituzte.
D kategoria: 2006an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta guttienez zorti bertso egin behark dituzte.

Kategoria bakoitzean bi sari izango dira. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, baita aipamen bereziak eman ere.

Kategoria denetako lehen bi sailkatuek garaikurrak izango dituzte. Dirusariak ere izango dira. A kategoriako lehen sarituak 50 euro hartuko ditu eta bigarrenak 30 euro, B kategorian, lehen sailkatuak 100 euro eta bigarrenak 70 euro, C kategorian lehendabizikoak 150 euro eta bigarrenak 120 eta D kategorian lehendabizikoak 200 euro eta bigarrenak 150 euro.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du

Bertsoak apirilaren 6tik 16ra bidali beharko dira paperean posta elektronikoz edo posta arruntez.

Bertsoak emailez bidali nahi dituztenek, kultura@bera.eus helbidera bidali behar dituzte. Bertsoak PDF formatuan bakarrik onartuko dituzte, eta mezuko gaian honakoa paratu beharko da: Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketan. Mezuaren gorputzean, berriz, honako datuak paratu beharko dira: izena eta abizena, kategoria, adina, bertsoaren izenburua, telefonoa eta emaila. PDF formatuko dokumentuan bertsoez gain, izenburua eta kategoria ere paratu beharko dituzte.

Paperean bidali nahi dutenek honako helbidera bidali beharko dituzte bertsoak:

Berako Udala
Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa
Herriko Etxeko plaza, 1
31780 Bera (Nafarroa)
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search