Periodical Performances - View details   To know more about this section

Lauaxeta Gazte Bertso Saria (1. 2025. Laukiz)

Irformation

Performance type
Sariketa
Place
Laukiz
Beginning date
2025-06-21
Final date
2025-06-21
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Description

Oinarriak
Ekainaren 21ean, larunbata, Laukizko Udalak “Lauaxeta Gazte Bertso Saria” -ren lehen edizioa ospatuko du.
Udalerriko kultura-eskaintzan bere tokia hartzeko asmoz sortu da egitasmoa, eta Laukizen jaiotako Esteban Urkiaga “Lauaxeta”ren 120. urteurrena gogoratzeko antolatutako ekintzen baitan kokatzen da. Lauaxeta euskal literaturan ezinbesteko izena da.

Euskal Herriko bertsolari gazteen presentzia zabal eta anitza
Ekainaren 21ean, Euskal Herriko udalerri desberdinetatik etorritako bertsolari gazteak bilduko dira Laukizen, eta hori dela eta, bertsolaritzaren belaunaldien arteko topagune bihurtuko da herria egun horretan. Lehiaketa izaeratik harago, hitzordu honek Lauaxetaren figura eta lana balioan jartzea du xede, eta haren ondare poetikoa oinarri hartuta, herriko eskolak kultur jardueren bidez inplikatzea ere bilatzen du.

Lauaxeta Gazte Bertso Sariaren I jardunaldia
Jardunaldia 18:00etan hasiko da Laukizko alkate Ion Gorka Elgezabal Fanoren ongietorri ekitaldiarekin. 18:05ean egingo da ekitaldiaren irekiera ofiziala, eta 18:10ean Laukizeko auzo eskolako ikasleek Lauaxetaren olerkiak irakurriko dituzte, eskola honen mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldi sinboliko batean.
Jardunaldia amaitzeko, sari banaketa eta aitortza ekitaldia egingo da, bai irabazlearentzat, bai parte hartu duten gainerako bertsolarientzat.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search