Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa (33. 2025)

Irformation

Performance type
Sariketa
Beginning date
2025-11-03
Final date
2025-12-04
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-12-04
Extension
Bizkaia
Extension
Herrialde mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/albisteak/astelehenean-hasiko-da-bertsolari-gazteen-33-bbk-sariketa

Participants

Organizers
Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK)
Participants
Abaitua, Kelmene
Abasolo, Jon
Altube, Bittor
Altuna, Maider
Arrizabalaga, Janire
Asategi, Ixone
Aurtenetxe, Maddi
Barrenetxea, Iradi
Basagoiti, Irune
Betanzos, Amaiur
Bilbao, Izaro
De Rueda, Oskar Joseba
Enbeita, Beñat
Fernandez, Eider
Gallastegi, Amaia
Gallastegi Barrenetxea, Enara
Goikoetxea, Aner
Ibarzabal, Malen
Irurtia, Aiala
Iruskieta, Aretx
Iturrioz, Naroa
Katarain, Araitz
Lopez de Garcia, Adur
Marcos, Aimar
Muguruza, Pello
Pagaldai, Izaro
Prellezo, Nora
Rotaetxe, Haizea
Sarasola, Maite
Solabarria, Uxue
Yerga, Helene
Zabala, Emile
Zuluaga Intxaurbe, Ekhi

Description

Oinarriak
Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak bertsolari gazteen plazaratzea du helburu nagusia. 1992an izan zuen lehenengo edizioa, eta aurten, beraz, 33 urte beteko ditu taldekako sariketa honek.

Ezaugarri orokorrak:

33. urtea du bertsolari gazteei zuzendutako sariketak, eta edizioz ediozio behar berriei erantzuteko aldaketak izaten ditu sariketak.

● Bertsolari Gazteen BBK Sariketea taldean jokatzen den sariketa da, hau da, bertsolariek taldean hartzen dute parte. Bi multzotan banatuko dira taldeak:
o Gaztetxoak (A): 18 urtera arteko gazteak
o Nagusiak (B): 25 urtera artekoak.
● Taldeen osaketa. Arten iazko bideari jarraituta, eskualdeak oinarria bai, baina ez dira taldea osatzeko irizpide nagusia izan. Egiturari dagokionez:
o A mailakoek, orain arte moduan, hirukoteak osatuko dituzte
o B mailakoetan, iaz bezala, bikoteka hartuko dute sariketan parte.
● Eliminazio sistemako txapelketa da:
o A multzoan zortzi taldek hartuko dute parte. Egitura: lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituzte
o B multzoan bost taldek hartuko dute parte. Egitura: bi finalaurreko eta finala jokatuko dituzte.
● Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egingo du fase bakoitzean aurrera, eta horrela, multzo bakoitzeko talde bi helduko dira finalera.

Sariketaren helburuak:

Hainbat helburu ditu Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak. Helbururik esanguratsuena bertsolari gazteen plazaratzean laguntzea da. Plazaratze honetan lagungarria da taldearen babesa.
Sariketak, zelan ez, bestelako helburu batzuk ere baditu: besteak beste, sei bertso saio antolatuta euskalgintzari eta kulturgintzari ekarpena egitea.


Publikoari dagokionez, kanporaketetako ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoak izango dira, eta finalaurrekoetako publikoa, euskara ikasleak izango dira, batez ere. Lehenengo lau saioak goizez jokatuko dira, eta gainontzeko hirurak (finalaurrekoak eta finala) arratsaldez.

Informazio bideak:

Txapelketako antolatzailea BBK da, eta laguntzaileak Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Bizkaiko Ikastolen Elkartea.

Sariketari buruzko informazioa hainbat bidetatik eskura daiteke.
● Webgunea: www.bertsozale.eus/bizkaia
● Sare sozialak:
▪ Facebooken Bizkaiko Bertsozale Elkartearen orrialdea.
▪ Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

● Kontaktua: bizkaia@bertsozale.eus

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search