Periodical Performances - View details   To know more about this section

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (41. 2026. Bergara)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bergara
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-04-17
Extension
Bergara
Extension
Herri mailakoa
Website
https://www.bergara.eus/eu/node/21474

Participants

Organizers
Bergarako Udala

Description

Oinarriak
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan parte hartu daiteke dagoeneko.
Beste urte batez, Bergaran jaiotako edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek hartu ahal izango dute parte eta euskarazko sormen lanak aurkeztu ditzakete, lau generotan banatuta: ipuin idatzia eta poesia, komikia, bertsoa eta interpretazioa eta kontaketa. Azken horren barruan daude antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatuetan aurkeztu daitezke.

Genero bakoitzean parte-hartzaileen jaiotze-urtearen araberako kategoriak ezarri dituzte, eta kategora horien arabera aldatzen dira lanen luzerak eta sariak.
Aurkezpen-baldintzak

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 17a izango da. Sormen lanak grabazioak (ahozko kontaketa, interpretazioak, ikus-entzunezko lanak...) izanez gero, Bergarako Udalaren webgunearen bidez aurkeztu behar dira, horretarako prestatu duten formularioa beteta eta artxiboa erantsita.

Testuzko lanak (ipuina, poesia, komikia...), berriz, Bergarako Udalaren webgunearen bitartez edota, paperean, Bergarako Udaletxeko Bergararren Arretarako Zerbitzuan.

Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 30ean izango da, Seminarixoan, 12:00etan.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search