Periodical Performances - View details To know more about this section
Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa (5. 2026. Azkoitia)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Azkoitia
- Beginning date
- 2026-03-30
- Final date
- 2026-05-15
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2026-05-15
- Extension
- Basque Country
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
- Website
- https://www.azkoitia.eus/berriak/13310-zabaldu-da-v-hike-eizan-bertsopaper-lehiaketan-lanak-aurkezteko-epea
Participants
- Organizers
Azkoitiko Udala
Description
- Oinarriak
Hitanoaren suspertze bidean, Udaleko Euskara sailak, Hike eizan! taldearekin eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, V. Bertsopaper Lehiaketa abiatu du. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15erako aurkeztu beharko dituzte bertso-sortak.
Sariak hiru kategoriatan banatuko dira. Umeen kategorian 14 urtera bitartekoek har dezakete parte, 2012an eta ondoren jaiotakoak. Gazteen kategorian 15 eta 18 urte bitartekoek aurkez ditzakete lanak, 2008-2011 urte bitartean jaiotakoak; eta helduen kategorian, 19 urtetik aurrerakoek hartuko dute parte, 2007an eta aurretik jaiotakoek, hain zuzen.
Umeen mailan, bertso-sorta onenaren saria irabazten duenak 125 euroko diru-saria jasoko du, eta gazteen mailan, 250 eurokoa. Helduetan bi sari emango dira, lehenengo irabazleak 500 euro etxeratuko ditu eta bigarrenak, 250 euroko saria jasoko du. Horrez gain, Azkoitia Sariak banatuko dira ume, gazte eta helduetan. 75, 150 eta 300 euroko diru-sariak emango dira hurrenez hurren, herritarrek aurkeztutako bertso-sorta onenen egileentzat.
Lanei dagokienez, umeek gutxienez bi bertso eta lau kopla aurkeztu beharko dituzte. Gazteen kategorian sei bertso eskatuko dira, eta helduenean, zortzi bertso. Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, eta bertso-sorta guztiak hitanoan idatzita egon beharko dute. Nokaren erabilera baloratuko da.
Lanak aurrez aurre udaletxean edo telematikoki aurkeztu ahalko dira www.azkoitia.eus Tramiteak ataleko Lehiaketak azpiatalean. Oinarriak ere www.azkoitia.eus gunean kontsulta daitezke. Zalantzak argitzeko euskara@azkoitia.eus -era idatzi edo 943 54 20 02 telefono zenbakira deitu daiteke.
Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute, eta ekainaren 1ean jakinaraziko dira zeintzuk diren irabazleak.
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 25ean izango da VI.Hike eizan! bertso saioaren baitan.
