Periodical Performances - View details To know more about this section
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (31. 2026)
Irformation
- Performance type
- Txapelketa
- Beginning date
- 2026-05-14
- Final date
- 2026-05-23
- Extension
- Araba
- Extension
- Herrialde mailakoa
- Website
- https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/eskolartekoa-araba-2026
Participants
- Organizers
Arabako Bertsozale Elkartea
Description
- Oinarriak
- 14 URTETIK BEHERAKOAK
Hezkuntza Arautuan ikastordutan bertsolaritza lantzen duten ikasleek eta Bertso-Eskoletan (eskolaz kanpoko ekintza gisa) bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute topaketa hauetan.
Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzi jasotako bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da. (Ikus behean topaketen data, ordutegia eta lekua.)
Idatziz jasotako bertso sortak:
3-6 lagun arteko talde txikitan idatziz jasotako bertso sortak egingo dituzte ikastetxean edota bertso-eskoletan. Maiatzaren 15era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera, ondoko gai hauetako bati erantzunez:
Munduan zehar bidaiatzea erabaki duzue. Nora joango zarete?
Herriko jaiak antolatzea tokatu zaizue, zein izango da egitaraua?
Atea zabaldu da. Bertsolaritza klaseko sekretuak kontatuko dizkiguzue?
Lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute.
Bat-batean:
Nahi duenak banaka bat-batean aritzeko aukera izango du, ikastetxean landutako ariketaren bat izango da: 2 OINAK emanda kopla bana osatu beharko dute inprobisatuz.
Horretarako izena eman beharko du hemen: IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO
Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta saio guztietan bat-bateko erakustaldia izango da hala izena emandako ikasleekin.
Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDEKO zitak
-LAUTADA. Maiatzaren 15an, ostirala, ARAIAKO ANDRA MARI aretoan, 18:00etan
-GORBEIALDEA. Maiatzaren 22an, ostirala, IZARRAKO ANTZOKIAN 18:30ean
-GASTEIZ. Maiatzaren 23an, GASTEIZKO ZABALGANA Gizarte etxean, 11:00etan
-MENDIALDEA. Maiatzaren 28an, osteguna, KANPEZUKO Kultur Etxean, 18.00etan
-AIARALDEA. Maiatzaren 28an, osteguna, LAUDIOKO KASINOAN, 18:00etan
-ARABAR ERRIOXA. Maiatzaren 24ean, igandea, OIONGO PLAZAN , 11:00etan
Eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute, Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat izango dutelarik sari kolektibo moduan.
☑️Ekainaren 6an FINALA Bitorianon, 11:00etan hasita.
12-14 URTE ARTEKOAK
*Bertso-Eskoletan, hau da, eskolaz kanpoko ekintza gisa bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute saio honetan. Bat-batean ariketa mota ezberdinetan trabatu direnak.
Adin tarte honetako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 23an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezberdinetako gaztetxoak taldean arituko dira gai jartzaileek proposatutako ariketa ezberdinetan.
14-18 URTE ARTEKOAK
3 kanporaketa eta finala izango dira orotara.
-Maiatzaren 14 Aramaio
-Maiatzaren 15 Gasteiz
-Maiatzaren 21 Kanpezu (Maila arteko txapelketa. DBH 3 vs DBH 4)
Kanporaketa bakoitzean sailkatutako bertsolariek finala jokatuko dute.
FINALA: Maiatzaren 23 Aramaio
Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute ekainaren 14an.
Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Arantzan, ekainaren 12, 13 eta 14ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.
Structure
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (31. 2026) Bat-batekoa
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (31. 2026) Idatzizkoa
