Periodical Performances - View details   To know more about this section

Hiztegiaren normalkuntzarako bertso paper lehiaketa

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Beginning date
2026-10-29
Final date
2026-11-17
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-11-17
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Euskaltzaindia

Description

Oinarriak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Josi ekimenaren baitan, bertso paper lehiaketa berria ipini dugu martxan. Helburua hiztegiaren normalizazioan laguntzea da; lanak aurkezteko epea azaroaren 17ra artekoa da.

Euskaltzaindiak 6 hilabeterik behin argitaratzen dituen sarrera berriak jendarteratu gura ditu bertso paper lehiaketa honek. Hau da, bertsolariek lehiaketa honetarako oinarri moduan “Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko ekaineko eguneratzean zuzendu edo osatu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak eta gehitu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak” dokumentua izango dute.

Parte hartu gura duten bertsolariek, beraz, azaroaren 17ra arteko epea izango dute Aspalditik itxaroten zenuen albistea jaso duzu gaiari erantzunez, eta behean zehazten diren oinarriak kontuan hartuta, lanak aurkezteko. Ohiko bertso paper lehiaketetan ez bezala, kasu honetan hiru bertsoko sortak osatu beharko dituzte bertsolariek, eta gaiari erantzuteaz gain, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko ekaineko eguneraketatik aukeratu diren berbetako batzuk, gutxienez bost, erabili beharko dituzte. Kategoria bi egongo dira: batetik, 20 urtetik gorakoak eta, bestetik, 20 urtetik beherakoak. Sari-ematea abenduaren 6an izango da, 61. Durangoko Azokan.

Ekimen berri honen helburua, sarrera berrien gizarteratzea da, eta beraz, zelan ez, euskara bera aberastea eta indartzea. Elkarlana Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuko Josi egitasmoaren baitan sortutakoa da.



OINARRIAK:

PARTE HARTZAILEAK

A maila: 20 urtetik aurrera (2005a edo aurretik jaiotakoak)
B maila: 20 urtera artekoak (2006ra bitartean jaitakoak)

EGIN BEHARREKO LANA

3 bertsoko sorta. Neurria, gehienez, 9 puntukoa.
Gaia: Aspalditik itxaroten zenuen albistea jaso duzu.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko eguneratzearen sarrera berrietatik 100 berba aurre-aukeratu ditugu, eta horietako 5 berba, gutxienez, egon beharko dira bertso sortan jasota. Sarrera berriak ataleko aurre-aukeratutako 100 berba horiek kolore horiz adierazita daude. Bertso sortarako aukeratutako zerrendako berbak ere letra lodiz adierazi beharko dira.
Bertan Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko ekaineko eguneratzean zuzendu edo osatu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak eta gehitu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak.
Bertsoak berriak izan behar dira, hau da, aurrez inon argitaratu eta aurkeztu barikoak.
Parte hartzaile bakoitzak sorta bi aurkeztu ditzake.

SARIAK

A maila:
Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 100€
B maila:
Lehengo saria: 150€
Bigarren saria: 75€
Baloratuko da: sortaren kalitatea, eta hiztegiaren erabilera.

LANAK AURKEZTEKO

Epea: 2026ko azaroaren 17a izango da lanak aurkezteko azken eguna
Bidea: bizkaia.proiektuak@bertsozale.eus helbidera bidali beharko dira lanak
Kontutan hartzeko oharrak:
Sorta bakoitza eposta batean joan beharko da.
Eposta horretan atxikitako dokumentu bi joango dira:
1. dokumentuan: bertso sorta, jaiotza-data eta ezizena.
2. dokumentuan: egilearen datuak (izen abizenak, jaiotze-data, herria eta telefono zenbakia) eta ezinena.
Emailaren izenburuan ezinena eta maila (A edo B) zehaztu.

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search