Bertsos - View details   To know more about this section

Txistu-jotzaile petoak [Bertsoa] / Laxaro Azkune

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Azkune, Laxaro

Description

Title
Txistu-jotzaile petoak
Dokumentuan jasotako izenburua
Txistu-jotzaile petoak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Txistu-jotzaile petoak (bis), ez guztien begikoak,
Date
2012-02-19
Bertso kopurua
14
Bertso dokumentu mota
Web

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uztarria [Webgunea]
Publication / printing date
2012-02-19

Txistu-jotzaile petoak [Bertsoa] / Laxaro Azkune

Dokumentu-mota:  Web  Argitalpenaren izenburua:  Uztarria [Webgunea] Argitalpen data:  2012-02-19 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txistu-jotzaile petoak (bis),
ez guztien begikoak,
nahiz German eta Juantxok
egin aldeko bertsoak (bis).
Txistu-jotzaile petoak.

Jonek erbia altxatu (bis)
ta horrek nonbait hasarratu,
txistuak libre badira
kritikak ere onartu (bis).
Jonek erbia altxatu.

Aldundia ta Udala (bis),
txistu askoren magala
baina aurten nork ez zekin
txaloz hartuko zirala (bis).
Aldundia ta Udala.

Zergak igotzean kontra (bis),
segun eta nola konta,
asko daukanari asko
kentzean alde nago-ta (bis)
Zergak igotzean kontra.

Libre txistua jotzea (bis)
eta berdin txalotzea,
zergatik ez da onartzen
kontraesanak salatzea (bis).
Libre txistua jotzea.

Indar handia daukazu (bis),
horren jakitun zara zu.
Kargudun bati txistua
eta besteari musu (bis)
Indar handia daukazu?

Txistu-jotzailea pentsa (bis),
nahiz eta ez den erreza,
antolatzaile artean
sortzen duzun ondoeza (bis).
Txistu-jotzailea pentsa.

G.puntuaren distira (bis),
txapelaren ikusmira,
antolatzaileen lanak
arriskuan jartzen dira (bis).
G.puntuaren distira.

Kutxakoak du min hartu (bis),
hori ezin da ukatu,
Bertsozale Elkarteak
baitio hari eskatu (bis).
Kutxakoak du min hartu.

Gaitz eginik ez onartu (bis)
jauntxokeriak salatu,
baina ondo eginari
txalo jotzen ez lotsatu (bis).
Gaitz eginik ez onartu.

Herritarren aurrezkiak (bis),
horra denon izerdiak,
herrigintzak behar ditu
hor sortu irabaziak (bis).
Herritarren aurrezkiak.

Laguntza bat eskatzeak (bis),
proiektu bat bultzatzeak,
ez daukanak daukanari
jotzen dizkio ateak (bis).
Laguntza bat eskatzeak.

Gu ez gera aberatsak (bis),
daude iturri eskasak,
nonbaitetik inguratu
behar babak eta azak (bis).
Gu ez gera aberatsak.

Horra hamalaugarrena (bis),
hauxe degu ba azkena.
Gaizki esanak barkatu
jolas bat izan da dena (bis).
Horra hamalaugarrena.