Bertsos - View details   To know more about this section

Egungo panorama [Bertsoa] / Estitxu Fernandez

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Fernandez, Estitxu

Description

Title
Egungo panorama
Dokumentuan jasotako izenburua
Egungo panorama
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Irratian erran dute A-Lamara goazela
Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
32
Number
568
Pages
8
Publication / printing date
2012-06-14

Egungo panorama [Bertsoa] / Estitxu Fernandez

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-14 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irratian erran dute
A-Lamara goazela
Ratoren Bankiarentzat
milioiak behar direla.
Lasai! Moncloa da ile
apaindegi bat bezela
handik ta hemendik moztuz
salbatuko da pastela.
Ta bitartean zirkoa
bilakatu da Zarzuela
pailazo ta elefante
montatu dute itzela.
Argi dago inoiz baino
bidezkoagoa dela
erratea euskaldunak
bertze herri bat garela.

Irratiak jarraitu du
bere kalaka ozena
jasanezina bihurtu
da langabeziarena
ta arrisku primarekin
iritsi da eromena
Europako kantzilerra
da poz-pozik dagoena.
Eta bien bitartean
presoen gaia azkena
noiz krixto hartuko dute
giza-eskubideen trena.
A-Lamako bidai honek
nahasi digu barrena
ea azken aldia den
honaino etortzen garena.