Bertsos - View details   To know more about this section

2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-05-07 Abadiño Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok Bilduko kideak edo jarraitzaileak izan zarete hasieratik, eta jakin zenuten Bildu legalizatu dela. Ospatzeko ekitaldi bat antolatu duzuen arren, Sustrai, zuk Jone ez duzu horren pozik ikusten.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Berriz legalak gara itxuraz
hala espero gintuzten
nahiz ta zaila den iraganeko
lastreak albora uzten
baina zerk dizu ilusioa
edota poza zapuzten?
Eta ez esan hasi zarenik
berriz gauzak beltz ikusten! (bis)

J. Uria:
Nahiz ta zabaldu zaigun pozaren
ta esperantzaren atea
ez nuen espero gura baduzu
hau egia esatea
ta horregatik onartu nuen
nire izena ematea
ba al dakizu ze marroi dugun
alkatea izatea? (bis)

S. Colina:
Lehen motibo bat zeneukan beti
kopeta guztiz belzteko
poligonoa zela bateko
bariantea besteko
beti zenbiltzan protesta egiten
aldarrika ta eskeko
oraintxe duzu aukera Jone
gauzak aldatzen hasteko. (bis)

J. Uria:
Gauzak aldatu behar ditugu
dena ez dadin kakaztu
baina unean poza ta kezka
batera zaizkit nahastu
ez dut esango berria entzun
eta ez naizenik poztu
baina egin behar den lan guztia
ere ezin da ahaztu. (bis)

S. Colina:
Barkatu Jone baina gurekin
egon zaitezke seguru
izan'e Bilduk herririk herri
ilusioa sortu du.
Programa orritan jarri ditugu
hainbat amets ta helburu
eta batera jarritakoa
batera egingo dugu. (bis)

J. Uria:
Nahiz eta poza ta esperantza
jarri diren indarrean
aurrera segi dezakegunez
modu berdin samarrean
ta atxiloketak ta beste edozer
egon liteke aurrean
poztu gaitezen ospa dezagun
baina bi oinak lurrean. (bis)

S. Colina:
Zu zaude lasai nere bi oinek
zapaltzen baitute lurra
orain arteko sistema izan da
fartsa eta iruzurra
hamar urteetan probatu dugu
galtzailearen egurra
ta orain ezin leike sentitu
irabazteko beldurra. (bis)

J. Uria:
Bai egia da nahiz ta baneuzkan
horrenbeste atsekabe
dena ez dago horren iluna
dena ez dago hain grabe
eta poztu naiz eskerrak Sustrai
hor zeundela parez pare
bildu gaitezen irabazteko
bildurrik eduki gabe! (bis)