Bertsos - View details   To know more about this section

2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
DF Bertsozale Eskola (2. 2011. Durango)
Performance
2011-05-26 Durango Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bizi erdia osasuna galtzen, eta beste erdia konpontzen.

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esaera horren ulertzearekin
jakin modu asko bada
ume-umetan dana apurtuz
iristen gara bertara
gazte aroan dena izaten da
parranda eta parranda
berrogei urte bete ondoren
gure kontzientziak hara
dena konpondu nahiean gabiz
dena uzten saiatzen gara.

Baina edadeak ipintzen gaitu
ustekabez bildurrean
nola sarritan pentsatzen dugun
azkenean, agurrean
urte luzeetan egindakoa
konpondu gau laburrean
baina azkenean pertsonak gara
ta azkeneko muturrean
gauza askorik ezin da egin
datorrenaren aurrean.

Tabakoa utzi ardoa utzi
ta denok erdi dardarka
nola medikuak analisitan
jarri dauen hainbat falta
baina nik hori ahaztu eta
beste hau nahi nuke kanta:
goza dezagun denok bizitza
ta duda denak aparta
azkenerako mundu hontara
hiltzeko jaio gara-ta!