Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen alabaren futbol-partida ikustera etorri zarete. Zu, Jon, lotsatuta zaude, Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Alaba hortxe dabil
bere hanka trebez
ikusteko genuen
hamaika interes.
Animatzea oso
normala da berez
zu oso harro zaude
baina alaba ez. (bis)

A. Martin:
Bere pasioa da
aspaldi futbola
neuronekin egiten
duzu zuk kirola.
Esaten duzu lotsa
handiaz dagola
egoera txarretara
ohituko da hola. (bis)

J. Martin:
Nere emazteakin
hementxe lotsati.
Zer esan behar zaio
horrelako bati?
Aulkiaren gainetik
“Arbitro penalti!”
Eta baloi bat zer den
ia-ia ez daki. (bis)

A. Martin:
Ez dakidala ezer
dago agerian
baina ze ilusio
dudan aurpegian.
Benga, jarri gaitezen
zelaian erdian
gola sartu du eta
bere porterian. (bis)

J. Martin:
Bere porteriana
noski ez da burla
holako lotsaik ez dut
pasatu sekula.
Kamuflajezko niki
hori disimula
uste nun ezkutuan
pasa nahi zendula. (bis)

A. Martin:
Kamuflajeko traje
ta holako zapatak
dauzkat apurtu nahian
alabaren markak.
Kezkatzen nau hark duen
punteria faltak
nere indarra dauka
eta zure hankak. (bis)