Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
| Bertsoa entzun | 
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		 [Liburua]								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
J. Uria:
Tomatea, letxuga
a ze entsalada!
Ta gero indabekin
kriston platerkada.
Hamar kilo hartu ditut
normala da hara
dena probatu behar
baita badaezpada. (bis)
A. Laburu:
Baina gero baskulan
hori da trantzea
orratza baitaukazu
goraino altxea
hazi zaizu aurrea
ta hazi atzea
lau kilo almondiga
ez da probatzea. (bis)
J. Uria:
Lau kilo almondiga
jaten ditut bale.
Eta zer baldin banaiz
albondiga zale?
Zuk ez duzu probatzen
ez plater, ez ale
zurea horren ona
ez dugun seinale. (bis)
A. Laburu:
Jone, biyok ez degu
kontu hontan antzik
nik ez det faltan bota
piper eta gatzik
eta ez naute kezkatzen
holako hainbat auzik
ni ez bainaiz gizentzen
bezeruak baizik. (bis)
J. Uria:
Baina duzu itxura
hain penagarria
nik bete-bete sano
daukat ai gerria.
Hark argaltzeko hartu
duenez neurria
laster ni izango naiz
Robinfood berria. (bis)
A. Laburu:
Denok Robinfood hori
bezela bagendu...
Askoz hobia dezu
idea hori kendu
razioa txikia
behar da mantendu
Arzak zerbaitegatik
ez baita gizendu. (bis)
