Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I.Beitia:
Alkoholarekin bada
arazo ugari
B. Ugartetxea:
Orain galde diozu
neska edarrari!
Edanda baitnijuan
kotxian gidari
horregatik muleta
izan nuen sari.
I.Beitia:
Edaririk onena
iturriko ura
B. Ugartetxea:
Aje puntuarekin
hartzen dut gustura
baina ez dut maite nik
gaueko abentura
egiten baldin badut
monjatxoen modura
I.Beitia:
Sarri edaten dugu
asko ta presaka
B. Ugartetxea:
Katxia lagunari
eskutik tiraka
egin nahi dugulako
fanfarroian planta
sarritan bukatu dut
ezkinan botaka.