Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Beitia:
Lan istripuak dira
albiste sarritan.
E. Abasolo:
Ez baitira pasatu
behin edo birritan
baina ez gara hasiko
horreri kritikan
hau konpondu behar da
gainera korrikan.
I. Beitia:
Beti gelditzen dira
zenbaki hutsean.
E. Abasolo:
Heriotzak helduta
akabo lurrean.
Guk zer egiten dugu
horretxen aurrean?
Egin dezagun zerbait
isildu beharrean.
I. Beitia:
Lan balditzetan jarri
behar da arreta.
E. Abasolo:
Bai papeleri eman
horrenbeste buelta.
Lanak ipiniko dit
niretzat arreta
azken urte hauetan
paroan naiz eta.