Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Beitia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ama izatea baino
desiorik ez gehiago
amama egin ninduten
urteetan aurrerago.
Iloba ikusten nuen
denak baino ederrago
ikustera joaten nintzen
ia egunero, klaro.
Gaur egun residentzian
nago ez da hain arraro
ilobaren falta hartuta
hementxe nago luzaro
mundua aurrera doa
ta ni hemen geldik nago. (bis)

Hemen zer dago ba: hiru
saloi triste ta zazpi mahai
egun guztiak berdinak
ez astegun eta ez jai.
Nahiz ilobaren bisitak
jarriko nindukeen alai
saiatu nahi dut egoten
bere esperoan lasai.
Hau hain da leku tristea
hau oso tristea da, bai
hemen dagoenez hainbat
heriotz eta hil usai
ni ezin naiz joan eta
berak ez du etorri nahi. (bis)

Hemen egunik gehienak
joan egiten dira joan
guztiok itxaropentsu
datozenen arrastoan.
Bisitarik gabe nago
berriro ere gaurkoan
nire minak, nire penak
denak hartuta kolkoan.
Ilobari ezin esan
“Etorri hona atoan”
baina barre bat jantziko
dut gaur be lotarakoan
ta bihar esnatuko naiz
etorriko delakoan. (bis)